HEKIMEN elkartearen 2024 urteko batzarra
Hekimen herri ekimeneko euskarazko komunikabideen elkarlana bideratzeko sortu zen, euskararen hiztun komunitateak behar duen eremu komunikatibo sendoa garatzeko helburuz.
Sortu eta kudeatzen dugun SUSTATU Teknologia albisteak euskarazko Interneteko agerkari aitzindaria dela eta hasieratik gara HEKIMENeko sortzaile eta partaide.
Euskarazko komunikabide ia guztiak elkarteko kide gara, SUSTATU barne 50 komunikabide inguru eta horiek eskaintzen dituzten 130 komunikazio egitasmo baino gehiago.
Guztira 500 langile baino gehiago ari gara egitasmo horietan eta boluntario edota laguntzaile sareak kopuru hori bikoizten du. Eta hartzaileei dagokienez ere, gero eta gehiago dira. Interneteko trafikoari erreparatzen badiogu adibidez, azken urte hauetan elkarteko komunikabideen webguneetako trafikoa hirukoiztu egin da, 2013an 12 milioi saio izatetik 2021ean 36,6 milioi saio izatera pasaz.
2024 Martxoaren 1eko HEKIMEN Elkartearen batzarrean izan gara eta 2024 urterako plangintza eta aurrekontua onartzeaz gain, euskarazko komunikabideen egoeraren inguruko irakurketa zabaldu nahi izan da. Honako hau:
Hekimen elkartearen irakurketa euskarazko komunikabideen egoeraren aurrean