Hedabide digitalak eta adblockerrak, aukera teknologikoak
Sustatun idatzi genuen orain aste batzuk adblockerren inguruan. Bertan azaltzen genuen moduan, urteak dira adblockerrak existitzen direla, eta euren helburua iragarki intrusiboak eta tracking kodeak (gure nabigazioaren jarraipena egiten dutenak) blokeatzea da. Horrela nabigazio garbiagoa, arinagoa eta anonimoagoa edukiko dugu.
Artikuluan diogu nola adblockerrak berriz bilakatu dira sonatuak Apple-ek bere iOS 9 sistema eragilean baimendu dituelako. Ia 200 milioi erabiltzailek ei darabiltza adblockerrak, eta, ikerketa baten arabera, %4 eta %11 arteko kaltea eragingo dute hedabideek aurreikusitako diru-sarreretan. Bada zerbait.
Zer egin dezakete hedabideek?
Lehenik eta behin "arazoa" kuantifikatu beharra dago. Gure hedabideko zenbat bisitarik daukate aktibatua adblockerra? Sustatu.eus-en albistea publikatu aurretik hasi ginen datuak jasotzen. Bisitarien %8ak blokeatzen ditu gure iragarkiak.
Behin adblockerra aktibatua daukan bisitaria detektatu dugun, bi aukera ditugu: isilik geratu edota zerbait esan. The Atlantic guneak banner bat erakusten dio iragarkia blokeatzen diharduenari berau desaktibatzeko eskatuz, edota bestelako moduren batean babesa emanaz hedabideari (harpidetuz, adibidez).
Bild alemaniarra zakarragoa da eta sarrera ukatzen dio adblockerra aktibatua duen erabiltzaileari (sarrera ilustratzen duen goiko irudian). Guk nahiago izan dugu The Atlantic-en adibidea probatu Sustatun. Behean ikus daitekeen mezua erakutsi dezakegu. Gure garapen ingurunea erabili dugu froga egiteko.
Zenbat erabiltzaile dabil zure hedabidean adblockerra aktibatuta? Zer egingo duzu?