Gurot app-jokoak arrakastaz egin du bere finala San Mamesen
Tribial erako jokoa da Gurot (Android eta iPhone/iOS bertsioetan), gaztetxoentzako pentsatua edukien aldetik, eta lehiaketa fasea (taldekakoa) martxo eta apiril artean jokatu zen arren, bestela ere konektatzen ahal da bat eta jokatu dezakezu zure jakintza testeatzeko.
Gurot aplikazioak ospea irabazi du gazteen artean, eta 3.200 parte-hartzaile izan ditu azken urte honetan. Taldekako jokoaren fasean, 221 talde osatu ziren hainbat ikastetxe, herri eta eskualdetan, talde bakoitza hiru gaztez osatuta. Ostiralean egindako finalean 12 multzotan 36 taldek parte hartu zuten, eta hauxe izan zen emaitza:
- saria (37.107 punturekin) Mungiako eskualdeko Gamiz-Fikatarrak taldea.
- saria (31.950 punturekin) Getxoko Erjeie taldea.
- saria (30.231 punturekin) Txorierriko Deriokoak taldea irabazlea.
- saria (29.353 puntuekin) Erandioko Hirukotea taldea izan zen irabazlea.
Sari politak eroan dituzte, Madrilgo Warnerrean, Irri Sarri Landen edo Biarritzeko Cité de LóCeanen esperientziak irabazi edota Athleticeko Museoa ikusteko sarrerak.
Hona finaleko talde irabazleak:
Eta finaleko irudi parea
Zer da Gurot?
Euskararen erabilera sustatzeko ez ezik, hezkuntza-entretenimendurako tresna gisa ere diseinatua dafo Gurot. App-ak aukera ematen die erabiltzaileei galderei erantzunez sariak irabazteko. Bizkaiko udaletako euskara zerbitzuen Alkarbide koordinazio bilguneak kudeatzen du, eta zenbait herri eta eskualdetan antolatzen ditu lehiak Gurot-en inguruan. Baina, esan bezala, edozein tokitatik konekta zaitezke eta jokatu. Galderak gaika daude antolatuta: gizarte, hizkuntza, kultura, arte, natura, kirol, aisia eta zientzia arloko gaiak dira. Hona pantaila irudi batzuk, jokoa mugikorra nola agertzen den: