Gure webgunea diseinu arduratsuarekin
Ikasten diharduguna aplikatu ahal izan dugu eta une honetan gure bezeroei eskaintzen dizkiegun onura batzuk gure buruari ere eman ahal izan dizkiogu.
Zer da diseinu arduratsua?
Gaur egun geroz eta garrantzitsuagoa da diseinu batek tresna desberdinetan (dela ordenagailua, tablet, mugikor edo telebistan) ondo funtzionatzea, gauzak egoki eta txukun ikustea. Diseinu arduratsua egiterakoan, zenbait teknika konbinatu eta tresna guztientzat webgune bakar bat prestatzen da.
Diseinu arduratsuaren inguruan asko irakurtzen eta ikasten ari gara eta noski... hau ez da inoiz bukatzen! Eguneroko lanetan teoria guztia praktikan jartzeak emango digu leziorik handiena oraindik ere.
Estilo orriak moldatu ditugu eta likidotasuna eman diogu gure diseinuari erresoluzio desberdinetara egokitzeko. 2012 honetan jada tablet eta mobiletan ez pentsatzea ezinezkoa da gure ogibide honetan.
Formato desberdinetan eskainitako emaitzak responsive.is/codesyntax.com -en ikus daitezke baita ondorengo irudi hauetan ere:
Hortaz gure webgunea zabalerari dagokionez moldatu egiten da orain; baina ez hori bakarrik, mediaquery-ez baliatuz errelebante ez diren eduki edo irudi batzu ezkutatu ditugu zabalera konkretu batzuetara, menuak beste era batera erakutsi ditugu, bi zutabeak bakarrera pasatu dira eta bestelako moldaketa batzuk.
Ez dugu webgunearen bertsio berririk egin eta hortaz HTML-a ez da aldatu. HTML honek eman dizkigu prozesu honetan buruhauste ugari eta noski emaitza konkretu batzuk markatu ditu; baina emaitzarekin pozik gaude.
Diseinu arduratsua ondo aplikatu ahal izateko proiektuaren lehen urratsetan jada kontutan izan
beharko dugu mobil bertsioa eta flexibilitatea. Wireframeak egitean, diseinua planteatzean, grid-ak aukeratzean... Hasiera hasieratik bai programatzaileek eta baita diseinatzaileok ere kontutan izan beharko ditugu kontzeptu berri asko eta dagoeneko guzti hori gure bezeroei eskaintzeko prest gaude.