2011/06/08
Enpresako elektrizitate hornitzailez aldatu dugu berriki. Erabakitzeko faktoreen artean prezioa eta energia berriztagarrien erabilera maila izan ditugu kontuan.

Bai, kabletik datorren elektrizitatea berdin-berdina da, baina gure hornitzaileak merkatuan erosten du energia hori, eta horren arabera egin dugu aukera.

Adibidez, lehen %12 zen berriztagarria eta orain %55 da. Energia nuklearraren erabilera ere jeistea lortu dugu, lehen %19 eta orain %12. Hau dela eta, erabiltzen dugun Kwh bakoitzeko 0,17 kg CO2 botatzen dira atmosferara, lehengo 0,33 kg-en aldean.

Hemen duzue energia elektrikoaren jatorria erakusten duen taula.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek