Google Analytics ikastaroak
Google Analytics asko zabaldu da azkenaldian eta arraroa da bere estatistikak neurtzeko erabiltzen ez duen webgune bat aurkitzea. Baina sarritan, datuei begira eta begira gelditzen gara, gure webgunea hobetzen lagunduko digun zerbaiten bila, eta lan hau ez badago ongi enfokatuta, orduak eta orduak eman ditzakegu.
Zentzu honetan, enpresa eta erakunde askorekin elkarlanean gabiltza, Google Analytics-etik garrantzitsuena atera ahal izateko, hau da, beraien webgunearen martxa hobetzen lagunduko dien datuak atera eta ulertzeko laguntzen.
Google Analytics-en benetako indarra kontzeptu aurreratuetan dagoen arren (helburuak, segmentazioa edo e-commerce-ko datuak), erabiltzaile, ikusitako orriak edo erabiltzaileen jatorria bezalako oinarrizko kontzeptuak erabiliz informazio erabilgarri asko atera daiteke. Horregatik gure ikastaroak beti hasten dira oinarrizko kontzeptuen errepaso batekin.
Ikastaroaren formato edo gai zerrenda bezeroarekin adosten da, baina normalean hauek lantzen ditugu:
- Web analitikako oinarrizko kontzeptuen errepasoa: erabiltzaileak, trafikoaren jatorria eta edukia
- Helburuak eta erabiltzaileen segmentazioa
- Akziora bideratutako analitika (ez zaitez zer egin jakin gabe, begira-begira gelditu!)
- Google Analytics bezeroaren kasu konkretura aplikatuta
Normalean ikastaro hau 4 ordutan egiten dugu, eta nahi den moduan egin daiteke, gure bulegoan edo bezeroaren etxean. Kontsulta iezaguzu interesa baduzu.