Goienaren gorakada, lan onaren ondorio
CodeSyntax-ek egina da Goiena.net, eta 2011tik duen bertsioa, zehazki, Django azpiegituraren gainean. Iazko urtearen balantzea egin du Goienak eta pozten gara ikusita 660.000-tik 998.000 bisitara igo direla. Lastima miloira ez iristea, bi mila bisitagatik! ;-)
Webgunearen analitikari begiratu diogu apur bat (Goienaren baimenarekin) eta 300.000 bisita berrien jatorriei begiratuta, ikusi dugu zati handi bat (ia 200.000 bisita) Googletik datozela, bilaketatik. Seinalea webgune berria bilatzaileentzat egoki eratua dagoela.
Asko igo dira baita ere bisita "zuzenak", hau da, Goienaren markari esker etorritakoak, beste 50.000 bisita inguru. Euskarazko tokiko hedabideetan izena badu Goienak, zer esanik ez bere eskualdean, komunikazioaren gako nagusia erakunde hau da Debagoienean eta horrek ere badu islada webgunearen erabilpenean.
Datu horiez gain, sare sozialetan izandako eraginaren igoera handia ere nabaritu dugu. Gehixeago Facebook-en Twitterren baino.
Arrakasta horren parte txiki bat sentitzen garenetik, harro gaude egindako lanaz. Zorionak Goiena eta animo!