2011/05/26
Bisita izan genuen atzo bulegoan: sei "estatu" eta 10 hizkuntzatako 19 laguneko talde batek bisitatu gintuen. Ameriketako herrietako lagunak denak, master batean prestatzen ari direnak Euskal Herrian.

Hogei ikasle dira, baina batek ezin izan zuen etorri. Hizkuntzen berreskurapenerako aditu titulua; horixe ari dira ikasten, Garabide Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateak antolatuta. Huhezi fakultatean ari dira eskoletan, Eskoriatzan, baina apopilo Eibarren daude, Unibertsitate laboralean. Garabide Elkartearen webgunean astero argitaratzen ari dira Aditu Tituluari buruzko kronika.

Atzo, eskolez gain, gure bulegora bisita. Teknologian lanean dabilen enpresa bat ezagutzera, CodeSyntax. Gustura hartu genituen, eta argazkian, haiek eta langileak, denak elkarrekin.

Hizkuntza masterrekoak CodeSyntax-en

Gure egunerokoa kontatu genien: Interneteko teknologiak, CMS eleanitzak, lokalizazioa; blogak, Twitter eta komunikazioa; horretaz berba egiteko aukera izan genuen beraiekin. Oso jende interesgarria. Umap bereziki interesatu zitzaiela iruditzen zait, baina beren talde eta hizkuntzetan, ez dago, ematen duenez, masa kritiko minimorik nork bere hizkerako jardunarekin halako proiektu bat errepikatzeko (nahiz eta teknikoki, seguruenik, ez den zailegia izango, hizkuntzaren batzuekin bederen).

Uda arte daude master hau egiten, Huhezi fakultatean, Eskoriatzan. Apopilo, ostera, Eibarko Unibertsitate Laboralean daude. Eskerrik asko Garabide elkarteari, taldearen bisita hau prestatzeagatik.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek