2011/03/30
Kilometroak 2011 Azpeitian izango direla-eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatutako mahainguruan parte hartzea tokatu zitzaidan atzo. Ez genuen proiektorerik --bestela ere nahikoa luzatuko zelako, 4 lagun izanda-- eta apunte batzuk hartuta joan nintzen. Hona hemen apunte haiek, hartuta bezalaxe.

Mahainguruko une bat

Sarrera. Kezka, badago

  • Internetek modelo eta funtzionatzeko modu berriak ekarri ditu.
    • Egile eskubideak: musika, zinea..
    • Hedabideak: kazetariaren rola, ...
    • Guk, gainera, hizkuntza.
  • 10 urte gai honen inguruan lanean, eta uste dut hilero egon dela hitzaldi, mahainguru edo antzekoren bat han ez bada hemen.
    • Internet eta Euskara, atzo, gaur eta bihar
    • Orain bertan, Andoainen, apirilean, Larramendik antolatuta "Hizkuntza ez hegemonikoak IKTen zelaian"
    • Datorren hilean, "informatikari euskaldunen biltzarra" antolatu du UEUk, bi urtean behin antolatzen du, eta hura ere "sare sozialen" inguruan izango da.
  • Kezka, noski, egon badago. Beti egon da.
  • Gogoan dut eztabaida txiki baina niretzat esanguratsuak izan diren bi.
    • Euskaltube vs Youtube? Berdintsua izan zitekeen eztabaida del.icio.uscort vs bildu.net-entzat, edo blogger vs blogak.com-entzat, edo flickr vs argazkiak; edo...
    • Blogak.com eta blogari.net (eta nireblog, ...)
  • Blogak etorri ziren.
    • 2007 Joxe Aranzabalen arabera 5000 blog edo zeuden.
    • 8. probintzia Andu Lertxundik.
    • Zenbat ote egun?
  • Gero, mini-sare sozialak etorri ziren.
    • Jyri Engestrom soziolog finlandiarraren objetu sozialak
    • Flickr, YouTube, Panoramio, Tagzania...
  • Orain, sare sozialak etorri dira (2.0ren eboluzioa) eta hor ere gure eta gure hizkuntzaren papera zein den ez daukagu garbi.
  • Eta, kezka dago:
    • Hezkuntza aldekoak: nik ez ditut gehiegi landuko.
    • Hizkuntzarekiko batzuk eta egungo egoeraren datu batzuk eman bai.

Sare sozialetan, zer?

  • Desberdindu egingo ditut Facebook eta Tuenti eta Twitter. Desberdinak direlako: twitter, nire ustez, gehiago da komunikabide sozial bat.
  • Facebook edo Tuenti sare sozial soilagoak dira. Beti egon dira modan. Ez da oraingotxea Orkut. Edozein objetu sozial konpartitzeko modua eskaintzen dute, ggb.
  • Jaurlaritzako HPSrentzat ikerketa txiki bat egin genuen CSn. Datu asko dira, baina euskarari dagokionez, destakatzekoak, nire ustez.
    • Kaleko bizimoduaren isla dira, ggb. Euskara gutxi
    • Tuentiko argazkietan, adibidez. Erdaldunek erdaraz jasotzen dituzte komentarioak. Euskaldunek... bietara. Baina, eurak saiatzen dira, orohar, euskara gehiago egiten.
    • Tuentiko ebentoak (orain orriak), masiboak egin nahi direnez... gaztelaniaz dira. Eta, euskaraz diren apurrak, gai hauen inguruan: politika (diskurtso abertzalea), euskara beraren ingurukoak, bestelakoak (jaiak, afariak...)
  • Baina, jende asko dabil hor. Adibidez:
    • Interneten pasatzen duen denboraren %10 Facebook-en AEBn. 2010 bukaeran.
    • Azpeitiarrak, zenbat ote? Euskaldunak?
  • Baina, ojo, mundu itxiak dira. Ez dago benetako daturik. Pribatuak dira (ejem!) eta ez dago datu benetakorik.
  • Twitterren, berriz, datu gehiago jakin daiteke. Umap-eko datuak.
    • 1100 erabiltzaile euskaraz tuiteatu dutenak
    • 25000 mezu euskaraz azken hilabetean
    • Duela urte erdi... erdia.
    • Asko da? Twitter minoritarioagoa da...
    • Euskaraz... erabiltzaile horiek beraien mezuen %12a.
    • Ez naiz luzatuko, baina YouTube vs Euskaltube eztabaida hartan beste aukera bat da Umap...

Eta nondik jo beharko genuke?

  • Hau da panorama. Eta, nora jo behar genuke? Auskalo.
  • Ni corto ni perezoso, nik nerea botako dut. Ez dago errezeta majikorik, baina ausartuko naiz nire ustez pista batzuk, intuizio batzuk, ematera.
  • Tresna diferenteak dira; estrategia diferenteak behar ditugu.

1. Webgune orokorrak, orotarikoak

  • Orotarikoak, hedabideak eta beste: zerbitzu publikoa dira. Hedabide orokorrak (eitb, berria, argia, sustatu, zuzeu...), wikipedia, entziklopediak, materiala... Beharrezkoak dira.
  • Kalitatea eta kantitatea
  • Lizentziak
  • Defizitarioak, eta zer? Baita papera eta telebista ere (eta askoz defizitarioagoak, gainera!)

2. Sare sozialak

  • Sare sozialak. Hezkuntza behar da, noski. Kalean bezalaxe.
  • Adibideak, liderrak...
  • Tuitero euskaldunak.
    • Twitter euskaldundu kanpaina... ondo, baina hobe genuke euskaldunak twitertzea.
    • Ez egon beharra dagoelako, eh? Interesgarriak direlako baizik.

3. Bestelako webgune tematikoak

  • Bestelako atari horizontalak. Atari tematikoak, nahi baduzue.
  • Uste dut ez zaiela beharrezko garrantzia ematen oraingo diskurtsoan, baina konbentzituta nago euren indarraz.
  • Gai batzutan, arlo batzutan... euskaraz produkturik onenak eduki behar ditugu!
  • "Gune hegemonikoak" deitu die, oker ez banago,  Huheziko teoriko batzuk. Kalerako atera dute, baina nago sarean reflejo zuzena duela.
  • Adib.:
    • Herri komunikabideak. Uztarria.com (2000 bisita egunero; 3 orri bisitako) baina...
    • Dantzan.com: 10 urte. Ez dago euskal dantzen inguruko atari osatuagorik gaztelaniaz ere. Eztabaida batzutan sumatzen da gaztelaniaz hobeto moldatzen den jendeak sartu nahi duela...
    • Armiarma.com. Literatura. Artxiboa.
  • Baina, besterik?
    • Hasi esku pilotaren inguruko informazi bila, adibidez. Manista.com azalduko zaizu bilatzaileetan (tartean pelotariren bat ere bai...).
    • Hasi, euskal antzerkiaren estrenu eta holakoen bila, adibidez.
  • Eta, dauden ‘atari tematiko’ hauek egoteko eta ez daudenak ez egoteko arrazoia, zein da? Pertsona batzuk.
    • Fijatu: komunikabide tematiko hauek denak talde txikiak dira. Ez da infraetruktura haundirik behar.
    • Berriako portadan beti dago Formula1! Kazetari batek horretaz idazten duelako!
  • Hauek, noski, lotura izan behar dute sare-sozialekin.
  • Beraz, zure eremua zeureganatu. Eta egin!
Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek