2015/11/04
Azken asteotan zenbait aldaketa eta hobekuntza egiten ibili gara Umap.eus proiektuan. Besteak beste, Ranking sektorialak argitaratu ditugu, eta horiei esker, euskal txiolarien profilaren inguruko zenbait datu lortu ahal izan ditugu. Euskarazko Twitter kontuen erdia, gutxi gorabehera (%46), kontu pertsonalak dira, eta %12 hedabideei lotutakoak. Txiolarien artean, %71 gizonezkoak dira eta %29 andrazkoak.

Umap.eus proiektuan etengabe ari gara aldaketak eta hobekuntzak egiten. Horien artean, pare bat lehentasun izan ditugu 2015. urtean zehar. Alde batetik, datu soziolinguistikoak erauzteko tresnak optimizatzea (laster izango duzue horren berri), eta bestetik, ranking sektorialak argitaratzea (duela bizpahiru aste argitaratu genituen). Azken aldaketa horri esker, euskal txiolari-komunitatearen nolabaiteko argazki bat ateratzeko aukera ere izan dugu. Zenbat eta nolakoak gara euskal twitterlariak?

Twitter kontu euskaldunak sektoreka

Ranking sektorialak atera ahal izateko, txiolariak eskuz etiketatu behar izan ditugu. Azken asteotan rankingeko aurreneko tokietan ibili diren txiolariak hartu ditugu (guztira 1148 kontu), eta arlo edo sektoreka antolatu ditugu. Zortzi izan dira aukeratu ditugun arloak: 

  • Norbanakoak: kontu pertsonalak
  • Hedabideak: egunkariak, aldizkariak, telebista eta irrati saioak,...
  • Gizartea: herri ekimenak, alderdi eta sindikatuak, ekologia, feminismoa, kirola, hezkuntza, zientzia eta teknologia,...
  • Kultura: zinema, literatura, musika, antzerkia, dantza,...
  • Euskara: Euskara elkarteak, euskararen inguruko ekimen eta proiektuak, euskaltegiak,...
  • Enpresak
  • Udalak: Euskal Herriko udalen Twitter kontu orokor eta ofizialak.
  • Administrazioa: Erakundeak, administrazioaren ekimenak, udalen bulegoak (gazte zerbitzuak, euskara zerbitzuak...)
Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek