2015/03/09
Pasa den ostiralean aurkeztu zuen Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere 2015eko bisita gidatuen denboraldi berria, eta bide batez, baita webgune berria ere. Azken honetan ibili gara gu lanean.

Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute Euskal Kostaldeko Geoparkea eta badira lau bat urte haiekin elkarlanean gabiltzala. Webguneak Geoparkean dauden aktibo geologiko, kultural eta turistikoak ezagutzera eman nahi ditu, eta baita antolatzen dituzten bisita gidatuen berri ematea ere.

2014an bisitarien errekorra egin zuten antolaturiko bisita gidatu hauetan, aurreko urtetik %60 haziz. 6.500 lagundik gorak parte-hartu zuten antolaturiko bisita gidatuotan, eta erreserben %55a webgunean egin ziren. Baina gainerako erreserbak, nahiz eta turismo bulegoetan egin, webgunean integratua dagoen erreserba zentralean egin ziren. Duela lau urte aipatu genuen hiru turismo bulegoen arteko koordinazioa errazteko tresna erabilgarria sortu genuela.

Webgunean egindako lanek bi helburu izan dute: batetik, erreserba zentrala hobetu eta sendotu egin dugu. Aldaketa hauekin kudeaketa erraztu eta azkartzea espero dugu, eskuz egiten zituzten lan ugari automatizatuz.

Bestalde, webguneari itxura berria eman diogu, diseinu bisualagoarekin. Geoparkean inguru eta txoko ederrak daude, eta hori webgunera eramaten saiatu gara. Erosketa prozesua ahalik eta gehien errazteko ahalegina egin dugu baita ere. Amaitzeko, responsive design edo diseinu arduratsuaren teknikari esker edozein gailutan ondo ikusteko prest dago jada webgune berria.

Ostiraleko aurkezpena Elorriaga (Deba) auzoko Baratzazarrako begiratoki berrian egin zen. Merezi du ezagutzeak.

Baratzazarrak - Elorriaga

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek