2023/12/18
Donostia Kultura egitasmoaren baitan aireratzen da Ispilu Beltza podcasta, Asier Errasti aurkezle duela, eta hantxe izan ginen duela egun batzuk Mendiak APP aplikazioaren inguruan berriketan. Sarean entzun dezakezu 25 minutuko elkarrizketa.

Duela gutxi iragarri genuen blog honetan nola eguneratu dugun Mendiak Aplikazioa, Euskal Herriko mendi guztien informazioa eskaintzen duen app-a. 2016. urtean argitaratu genuen eta harrezkero dozenaka eguneraketa egin dizkiogu, azkena azaroan, azpiegitura tekniko osoa eguneratu diogunean.

Aitzakia hori aprobetxatuta, bisita egin genien Ispilu Beltza podcasteko lagunei eta gustura jardun genuen Asier Errastirekin Mendiak APParen inguruan, gure helburuez, erabiltzaileen harreraz eta 7 urte hauetako ibilbideaz.

Hementxe duzue elkarrizketa, hasierako 25 minutuetan.

Mendiak Apparen ezaugarri eta helburu nagusiak hauexek dira:

  1. Euskal Herriko mendien zerrendak, fitxak eta informazio praktikoa ematea: kokapena, altimetria, argazkiak, mapak, eta abar. Une honetan 3.000 mendiren informazioa aurkituko duzu.
  2. Norberak igotako mendiak markatu eta gordetzeko aukera ematea.
  3. Aplikazioak estatistika pertsonalak ematen dizkio erabiltzaileari (zeintzuk mendi igo dituen, noiz, zenbat aldiz,...). Horrela, aplikazioa, mendizalearentzat datu-base eta katalogo pertsonal modukoa ere bada.
  4. Zazpi urte hauetan aplikazioak 30.000 deskarga baino gehiago izan ditu, euskarazko aplikazio batentzat marka handia dena, eta aplikazioaren bitartez 125.000 mendi-igoera markatu dituzte euskal mendizaleek eta 110.000 irudi ere gehitu dituzte datu-basera.

Euskaraz dago, doakoa da, eta Android zein iPhonerako dago garatuta.

Mendizalea bazara eta oraindik ez baduzu ezagutzen, jaitsi Mendiak APPa eta probatu!

Lortu Google Play dendan

Lortu Google Play dendan

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek