Going Local, Europako Agenda Digitala Bilbon
2013/11/11
"Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak: errekuperazio ekonomikorako oinarriak ezarriz". Goiburu horrekin atzo azaroak 11 elkartu ginen Bilboko Euskalduna Jauregian, Europar Batzordean antolaturik, "Going Local" jardunaldian.

Lau saiotan antolatu da Europear Agenda Digitala-ren Going Local, "Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak: errekuperazio ekonomikorako oinarriak ezarriz" jardunaldia:
- Lehen saioa: Nola finantza daitezke enpresak
- Bigarren saioa: Telekomunikazioen merkatu bakarra. Errealitatea edo fikzioa?
- Hirugarren saioa: IKTak eta enplegua, sorrera edo galera?
Laugarren saioa: Konbergentzia: Telebista Interneten edo Internet telebistan?
Hogei ponentek baino gehiagok hitz egin dute, eta denak interesgarriak izan dira. Baina laburtze aldera, hauxe azpimarratuko nuke:
- Sektorearen garrantzia, enplegu sorreran eta zeharkako sektore bezala, bestelako sektoreen lehikortasuna bermatzen dutelako.
- Zerbitzuetan gaur egun baino arreta gehiago jarri behar dela, eta ez hainbeste azpiegituretan.
- Lanbide digital berrien erronkari begira profesional digital gehiago behar direla.
- Europak duen desabantaila Amerikako Estatu Batuekiko. Konpainia eta enpresa handi guztiak AEBkoak direlako.
Jardunaldiak utzi dituen bestelako esaldi eta irudiak #da13es hashtag edo traolaren pean. Era berean, gaztelaniaz izan zenez jardunaldia, oharrak ere hizkuntza horretan hartu nituen eta gaztelerazko nire kronika apur bat osatuagoa aurkituko duzue hemen.
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
CodeSyntaxek 25 urte!
2025/03/27