2005/10/05
Ostegun honetan, urriak 6an, Mark Shuttleworth-ek eman behar duen hitzaldiaren amaieran, eratu berri den E.S.L.E. , Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea aurkeztuko da Miñaon. Sortu berria den elkartea Software Librearen sektorean lan egiten duten 19 enpresek sortu dute. CodeSyntax ESLE elkartearen partaide eta fundatzailea da.

Elkartearen helburuak Sofware Librearen erabilera bultzatu eta zabaltzea; Sofware Librean oinarritutako Teknologien ikerkuntza eta garapena bultzatu, enpresen lehiakortasuna sustatuz ; Administrazio publikoaren lotura eraginkorra izan; Software Librean lan egiten duten enpresen promozioa eta elkarlana sustatu eta, jakina, antzeko interesa duten beste erakunde batzuekin kolaboratu, Software Librean izandako esperientziak elkartrukatuz.

Sortu berri den elkarteak Software Librearen sektoreko enpresa multzoa batu eta Administrazioa eta merkatuaren aurrean erreferente izan nahi du.

ESLE Elkartean parte hartzen duten enpresak honako hauek dira:

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek