Azpeitiko Udalak herritar guztien eskura zenbait baliabide jartzen ditu, bilkura edo bestelako ekintzak egin ahal izateko

Orain arte, horien erreserba egiteko udaletxean egin behar zen eskaria. Orain, erreserba egin ahalko da saretik bertatik, mugikor edo ordenagailu bidez, oso modu sinplean erreserbak.azpeitia.eus webgunetik.

Proba modura, gela batzuk jarri dira modu publikoan. Eta datozen asteetako egunak erreserbatu daitezke, libre baldin badaude behintzat. Sarean ohikoa den egutegi bistarekin egiten da erreserba eskaria, klik bakar batekin.

Kudeaketan laguntza

Erreserba sistema bera baino, azpian dagoen kudeaketa modua da garrantzitsuagoa teknikoki. Baliabide guztien hutsuneak, erreserba bakarrak, rekurrenteak... ikusteko modua dute kudeatzaileek kudeaketa alderdian oso modu sinplean eta baliabide "ez  irekiak" direnak kudeatzeko aukera ere badute.

Bestalde, baliabide bakoitza independientea da, bakoitza bere egutegi eta baldintza propioekin: noiz irekita, noiztik-nora, giltzak non eta nori eskatu, zer datu utzi erreserba egiterakoan... Horrek guztiak bide emango dio udalari, nahi izatera, momentuz jarritako bilera-gelez gain bestelako baliabideen erreserba ere modu zentralizatu eta sinpleagoan egin ahal izateko.

Albistea Azpeitiko Udalaren webgunean eta Uztarria atarian.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek