Eraldaketa digitalaren estrategia industria enpresa eta erakundeetan
Eraldaketa digitala, zer da, nola eraman dezakete aurrera ETE-ak enpresa txiki eta ertainek? digitalizazioa estrategia bezala enpresa industrial txiki eta ertainetan, litekeena da?, badugu adibide konkreturik? zer nolako erronkak dituzte aurrean enpresek horrelako eraldaketa bat aurrera eramateko? ..., horrelakoak ziren gure aurrean genituen galderak "Eraldaketa digitalaren estrategia enpresa industrial txiki eta ertainetan" jardunaldia eta gure parte hartzea hasi aurretik.
ç
Maialen Gurrutxaga, Debegesa-ko lehendakariak Jon Gurrutxaga Mongelos, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Zuzendariak, eta Juan Ángel Balbás, Debegesa-ko Zuzendariak ireki dute jardunaldia eta gure parte-hartzea, Joseba Monasterio (Ibermática) , Valentín Cabanzón (Eitek ) -rekin batera, ondo baino hobeto Cristina Zumeta-k moderatzen zuen "Eraldaketa digitalaren estrategia enpresa industrial txiki eta ertainetan" gaiaren inguruan izan da.
Transformazio digitala industria, enpresa eta erakundeetan gaiaren inguruan gure eskarmentuan oinarrituta, arrakastaren gakoa ez dagoela hainbeste digitalizazioan egiten diren inbertsiotan baizik eta beraien kudeaketan.
Enpresa bezala CODESYNTAX-en ardura nagusia gure bezero diren enpresa eta erakundei beraien proiektuak gauzatzen laguntzea da, gure ezaguera eta konpetentzietan oinarrituta. Hau da, software libreko soluzioetan oinarritutako software eta aplikazioen garapena eta ezarpena egitea bezeroengan pentsatuta. Baina beti azpimarratzen dugu teknologia ez dela nahikoa, benetan ezinbestekoa eta beharrezkoa direnak estrategia, prozesuak eta pertsonak direla.
Bestalde, prozesuen eta plangintzaren definizioa behar dugu, Road Map edo ibilbide-orri bat, eta estrategia digitalarekin lerrokatutako ekintza eta proiektu zehatzekin jarraipena egitea. Azkenik, baina ez da garrantzi proiektuen arduradunak eta/edo pilotaje-taldeak izendatzea, bertan lantaldeetan negozio-ikuspegia duten pertsonak sartuz, pertsonen prestakuntza eta enpresaren etorkizunerako gero eta garrantzitsuagoa den matching-a ahaztu gabe.
Digitalizazioak eragina du enpresetan, bai enpresaren eta bere ingurunearen barneko eta kanpoko transakzioei buruzko informazioaren gehikuntzaren mailan, bai harremanetan eta prozesuetan – balio-katearen kudeaketa digitala, produktuaren jarraipena edo bezeroen informazioa, adibidez –, bai negozioaren beraren berrikuntzan, ikuspegi askotatik: antolakunde dinamikoagoa, testuinguru irekiagoa, bazkideekin eta partnerrekin (bezeroak, kontsumitzaileak...) batera sortutako zikloen hazkundea, zerbitzuetan oinarritutako negozio-eredu berriak, produktuen eta prozesuaren konbinazioa, bezeroen datuen kudeaketa eta alderantziz... beste askoren artean.
Azken batean, aukera handiak eta funtsezko ardatz baten inguruan egin beharreko bide luzea, enpresa edo erakunde gisa lehiakorrak izaten jarraitu nahi badugu.
Argazkiak: DEBEGESA