2018/03/15
Aste honetan gure domeinu eta eposta hornitzailea den Gandi enpresak epostarekin hainbat arazo izan ditu, bezero askok sufritu duzuen moduan

Gure bezeroek badakizue domeinu eta eposta zerbitzuetarako eta baita hainbat hosting-etarako Frantziako Gandi enpresarekin kontratatuta ditugula. Aspaldiko harremana dugu beraiekin eta konfidantza handia dugu beraiengan. Enpresa serioa, sendoa eta fidagarria iruditzen zaigu.

Pasa den asteburuan beraien eposta zerbitzu guztiak datu-zentru berri eta handiago batera eraman dituzte, eta astelehenean denok lanera itzuli garenean badirudi espero baino gehiagoko trafikoa izan dela eta zerbitzariek ez diotela eutsi. Horrek ondorengo arazo gehiago sortu ditu, spam filtroak desaktibatu, gero berriz aktibatu eta abar, eta hori dela eta gure bezero askok arazoak izan dituzue. Badirudi arazo gehienak konponduta daudela baina oraindik mezu zahar batzuk banatzeko daude.

Aurretik barkamena eskatu nahi dizuegu arazo hauek sufritu badituzue, eta kontutan hartu hau dena zerbitzua hobetzeko dela.

Bestalde, kontutan izan behar da domeinuarekin doan jasotzen dugula eposta zerbitzu hau, eta espazio gehigarriagatik bakarrik ordaintzen dugula. Guretzat zerbitzu fidagarria eta profesionala da, eta daukan prezioan gaindiezina da.

Baina eposta zerbitzuak aukera gehiago behar baduzue, eskaintzen ditugu zerbitzu aurreratuagoak, horretarako jarri gurekin harremanetan eta aholkatuko zaitugu.

Gandik beraien blogean eman ditu arazo honi buruzko datu gehiago.

Major issue on Gandi mail

Incident majeur sur Gandi Mail

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek