Gobernantza enpresan eztabaidagai
Gure Balioak proiektuak Debabarrena eskualdean gizarte balioak sustatzea du helburutzat, eta Gobernantza enpresentzat eztabaidagai jardunaldian, honekin lotutako hainbat gai jorratu nahi dira:
- Nola sortu dezakegu jabetza eta langileen arteko konfiantzan oinarrituriko testuinguru bat? Zein baldintza eman behar dira? Posible al da?
- Ez al dira gaur egungo jabetza eta langileen arteko harremanak aldatu behar, ezinbesteko baldintza, konfiantza eta konpromisoa lagunduko duen testuinguru bat garatzeko?
- Nahi al dute langileek gehiago konprometitzen eta arduradun egiten dien aldaketa bat?
- Partaidetza hobetze aldera, zuzendariak beraien eginkizuna ulertzen ari al dira?
Duela ia hiru urte, Incress aholkularitzaren laguntzarekin, bai enpresa antolakuntzan egitura parte-hartzailea eta baita kapital akzioetan parte hartzeko prozesua abiatu genuen CodeSyntax -en. Asmatze eta akatsekin gure urratsak eman ditugu eta pixkanaka bagoaz aurrera.
Enpresa irekia, berrikuntza irekia, kooperazioa, konfidantza, zintzotasuna, erresponsabilitatea, elkartasuna, ... CodeSyntax-en bezala software librearekin eta Internet sarean lan egiten duten enpresetan nahiko ohizkoak diren baloreak direla esango nuke. Dudarik gabe horrelako testu-inguru edo ekosistema batek antolakuntza eredu berriak asmatu, sortu edo frogatzen laguntzen du.
Eta etorkizuna eraikitzen, sortzen, asmatzen jarraitu nahi dugu.
Horregatik, enpresaren gobernantzarako eredu berrien inguruko eztabaida interesatzen zaigu. Ez dugu ahazten, jakina, enpresa bezala bizirik mantentzeko emaitza ekonomikoak behar ditugula, eta emaitzak eredu berria ezartzeko beta ematen digu, baina era berean eredu berriak emaitza hobeak lortzen laguntzen digula uste dugu.
Hemen duzue erabili dugun aurkezpena
CodeSyntax-en ekarpenetaz aparte, Gobernantza enpresentzat eztabaidagai jardunaldian honako hauek hartuko dute parte: Mariano Iriarte, Incress-IMH, Asier Irazusta, K2K Emocionando, Rubén de la Peña, Business Development Manager Alcorta Forging Group delakoan, eta Martín Múgica Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea-tik bultzatuta dagoen Pasuen Foroa - enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko foroa -, proiektuaren zuzendaria eta Juan Ángel Balbas, Debegesa garapen agentziako zuzendaria.