2011/03/18
Urtero garai honetan Mondragon Unibertsitatera gonbidatzen naute ikasle berriei enpresa sorkuntzaren inguruan motibazioa ematera.

Gaur izan da eguna.

Azken kurtsoko antolakuntza injeniaritzako ikasle talde bati kontatu diet gure berri. Nola sortu genuen enpresa, zer gustatzen zaigun gehien, zertan sinesten dugun eta abar lantzen ditut hitzaldi honetan.

Nahiko hitzaldi xehea izaten da, ahalik eta informalena, eta gidoi batetan oinarrituta erakusten dizkiet Interneten dauden hainbat arrasto.

  • Nola antolatu (edo desantolatu) genuen lantaldea
  • Nola badakizun zertan hasten zaren baina inoiz ez dakizun non bukatzen duzun.
  • Nolako garrantzitsua den gustoko lan bat aurkitzea
  • Zertan sinesten dugun enpresan: erabilgarritasuna, KISS, erabiltzailea aurretik, Cluetrain manifestua...

Eta bukatzeko Steve Jobs-en hitzaldi baten bideoa jartzen diet. Bereziki gustatzen zait bideoa, izugarrizko energia transmititzen du eta zenbait oinarrizko gai ateratzen dituelako.

Eskerrik asko Jaione Ganzarain irakasleari gonbidapenagatik!

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek