2014/02/27
Urte hasierarekin batera gure enpresako zuzendariak Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartearen, ESLEren, presidentetza hartu du, besteak beste jakintza librea eta sektoreko enpresen lehiakortasun eta aukerak hobetzeko helburuarekin.

2005ean ESLEko, Euskadiko Software libreko Enpresen Elkarteko, sortzaileetako bat izan ginen, eta geroztik paper aktiboa izan dugu software librea bultzatzea helburu duen elkarte honetan.

Gaur egun 42 enpresak osatzen dute ESLE eta gure zuzendari Eneko buru duen batzorde berriak iazko ekainean onartutako plan estrategikoa abian jartzea du helburu, baita elkartea sendotzea eta nazioartekotzea ere. Irakurri prentsa oharra ESLEren webgunean.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek