Eleaniztasuna eta malgutasuna CMSetan. Urriak 6an. Sarrera debalde eta irekia.
2023/09/15
Urrian ospatuko den PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia Teknologikoaren barruan erabilera kasuak biltzen dituen tokiko saioa antolatu dugu urriak 6, ostiral goizean, erabiltzaileei eta interesdunei zuzenduta: eleaniztasuna, segurtasuna, irisgarritasuna, abiadura eta malgutasuna CMS edo Interneteko edukiak kudeatzeko sistemetan
Saioa irekia eta doakoa izango da, eta PLONECONF 2023ko egoitzan nagusian. Eibarko Coliseo antzokian izango da, Urriaren 6an, ostirala 10:00etatik 13:00etara.
Honako egitarauaren arabera:
Ongi-etorria / Bienvenida
-
Nola kudeatu 20 herrialdetako webguneak plataforma zentralizatu batetik (+ Tablet + Ushow app)
Irati Goitia (ULMA Construction) -
Nola kudeatu 10 herrialdetako webguneak plataforma independienteetan
Joseba Alberdi (ULMA Packaging) -
Kulturaz.eus ataria eta Kultur Bonuaren kudeaketa
Ander Mujika (KULTURAZ)
Kafe tartea
-
Webguneko edukiak berrerabili email marketing eta buletin bidalketarako
Jakes Larre (EKE, Euskal Kultur Erakundea) - ELA-ren Astekaria + Plone
Asier Espilla ( ELA Sindikatua)
-
Webgune publiikoa, ikastaroen kudeaketa eta denda web plataforma integratuan UEU.eus
Emilio Delgado (UEU, Udako Euskal Unibertsitatea) -
Copernicus EEA Europako Ingurugiro Agentziaren webgunearen aurkezpena
Alberto Telletxea - Mikel Larreategi (Bilbomatica + CodeSyntax)
Itxiera
OHARRA: Beste gairen baten inguruan hitz egitea nahi baduzu, idatzi eta proposatu hemen: ploneconf@codesyntax.com
Izen emateak: https://ti.to/plone/plone-conference-2023
Gainera, agian interesa izan dezakezu PLONECONF 2023 inguruko:
- Formakuntza edo training-ak, urriak 2 eta 3:
https://2023.ploneconf.org/training - Konferentzia osoa, urriaren 2tik 8ra:
https://2023.ploneconf.org
Aktibitate sozial eta turistikoen inguruko informazioa: https://2023.ploneconf.org/social-activities-tours