2020/03/04
Gaur urtebete atera genuen Egunean Behin, 2019ko martxoaren 4an. Enpresako eta inguruko lagunek osatu genuen lehen astea eta Gari lankideak jokatu zuen lehen partida hura goizeko zazpietan; zortzi asmatu zituen minutu batean. Geroztik, beste 5 milioi partida pasa jokatu dira.

Martxan jarri eta astebetera bota genuen mezu publikoa, eta geroztik egin du jokoak bere bidea:

  • 100.000 erabiltzaile pasa
  • 75.000 jokalari aktibo azken astean
  • 5 milioi partida, 50 milioi erantzun
  • 67.000 partida egunero aste honetan
  • 50.000 galdera baino gehiago
  • 40 aste eta beste horrenbeste babesle
  • Milaka SMS eta dozenaka mila jakinarazpen
  • Zuzeneko final bat

Eta zenbakitan neurtzen zailagoak diren beste sentsazio batzuk, saria, aipamenak eta iritzi-truke interesgarri mordoxka bat.

3. denboraldian sartuta dago Egunean Behin eta egingo dugu balorazio eta analisi sakonxeagoa bukatutakoan, baina lehenengo urteurren hau baliatu nahi genuke goiko datu horiek emateko eta, batez ere, eskerrak emateko. Eskerrak babesleoi, taldeak dinamizatzen ari zaretenoi, mezuak bidali eta ideiak eman dizkiguzuenoi eta, noski, jokoan parte-hartzen ari zareten guztioi.

Eskerrik asko eta segi pelotan!

Argis aria

Argia saria jasotzeko unea. Argazkia: Dani Blanco

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek