2020/12/21
Egunean Behin jokoaren 5. denboraldia bukatu da, eta garaileak jakin dakizkigu. Aurretik ere saritxoak irabazi dituen Mikel Egiguren 'Mikelei', Ataungoa, izan da garaile, eta bihar jasoko du garailearen oroigarri bat Guuk laguntzailearen Donostiako dendan. 12 astez, astero astero 60.000 lagunek baino gehiagok jokatu duzue aplikazioan, guztira 83.973 kontu desberdinetatik.

Denboraldiko podiuma honela geratu da beraz, Egunean Behin jokoaren 5. denboraldi honetan. Guuk telekomunikazio operadorak lagundu du denboraldia eta eman bakoitzak jasoko duen saria.

  1. Mikelei. Mikel Egiguren, Ataungoa. Haitzalde Mutrikuko hotelean asteburua irabazi du.
  2. Mielo. Mikel Sarriegi, Beasaingoa, lehen aldiz saritua jokoaren historian baina aldi berean juxtu azkenengo askeko lehiekatako irabazlea. Getariako Iribar jatetxean, bi lagunentzako otordua irabazi du (eta asteko saria, Xiaomi telefono bat, euskaratua, Guuk-en eskutik).
  3. Ariznabarrako txekorra. Aitor Oiarbide, Gasteizkoa; hau ere asteroko sarietan erreintzidentea. Errigorako saski bat jasoko du.

Denboraldiko zozketan bi partehartzaile aukeratu ditu zoriak. Bakoitzak Errigora saski bana jasoko du:

  • Eider Otaegi (Hernialde)
  • Maider Rodriguez (Zumaia)

Denboraldian milaka jokalarik hartu duzue parte, aurrekoetan bezala. Ia 84.000 lagun guztia, astero 60.000 partehartzailetik gora.

Guztien artean, 4.4 milioi partidatik gora jokatu dira: 4.410.153 zehazki, eta horietan bi partidek lortu duten 100 puntuko maximoa:

  • Beñat Arratibelek abenduaren 5ean 16 segundutan.
  • Txurdik abenduaren 6an, 20 segundutan.

Asterik onena irabazle nagusiak, Mikeleik, osatu zuen. Abenduaren 6an amaitutakoa izan zen: 622.7 puntu lortu zituen, datu ertain hauekin: 9.4 zuzen, 28.7 segundutan.

Asterik aste, hauek izan dira garaileak, eta babesleak jarritako saria eraman dutenak:

Eskerrik asko guztioi, partehartzaileoi eta babesleoi, 5. denboraldi honetan ere jokoa bizirik izan duzuenoi. 2021ean, gehiago...

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek