2006/06/23
Urtero bezala, Deustuko Unibertsitateko e-GHOST taldeak software librearen inguruko ikastaro interesgarriak antolatu ditu. CodeSyntax-eko bi injeniarik, Nando Quintana eta Mikel Larreategi, parte hartuko dute ZOPE 3 eta Introducción a PLONE izeneko ikastaroak emango dituztelarik.

Uztailaren 3 eta 4an Nando Quintanak ZOPE 3 ikastaroa emango du. Bertaratzen direnek Python eta Zope 2 teknologien ezaugarri minimoa izan beharko dute.

Uztailaren 5 eta 6an, Mikel Larreategik taller de introducción a PLONE izeneko ikastaroa emango du. Kasu honetan ere Zope teknologiaren oinarrizko ezagura komeni da.

Ikastaro biak doakoak dira baina aldez aurretik izena eman behar da .

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek