DonEdukia: orriak eta karpetak
CMS eleanitzaren prehistoria
Duela zenbait urte, Zope webguneak egiten hasi ginenean, karpetak eta Localizerren LocalContent objektuak erabiltzen genituen eduki zuhaitza sortzeko.
LocalContent objektuak gure lagun JDavid-ek asmatu zituen eta oinarrian izenburua eta testu gorputza zuten objektuak ziren, hizkuntza askotan editatu zitezkeenak. Horren azpian mekanismo konplexu bat zegoen, erabiltzaileari edukia egokien zirudien bertsioan itzultzeko.
Kontua da eduki zuhaitzak sortzen genituela Folder bidez eta gero LocalContent objektuak sortzen genituela. LocalContent objektuek Folder horien "aurpegi" lanak egiten zituzten. Edizioa nahiko astuna zen, edukia sortzean beti karpeta eta orria sortu beharra bait zegoen.
DonEdukia jaio zen
Pentsatu genuen edukiontzi izan zitekeen orriak sor genitzakeela, edizioa asko erraztuz horrela.
Eta horrela sortu zen DonEdukia klasea, mixin deritzon motako klase bat, "Folderish LocalContent" deitu genezakeena. Zuzenean herentzia egiten du Localizer-en LocalPropertyManager klasetik, eta edukiontzi bihurtzen zuen.
Hau da, DonEdukia dokumentu bat da, izenburu eta testu-gorputza duena, baina bere barnean objektu edukiontzia da, irudiak, fitxategiak eta abar gorde ditzakelarik.
Oso erabilgarri egin zaigu zenbait urtetan, eduki zuhaitzak oso azkar sortu ahal izan ditugulako. Izan ere, oraindik DonEdukia martxan dago eguneratu ez ditugun zenbait webgunetan.
Plone iritsi zen
Plonerekin hasi ginenean antzerako egoera genuen: eduki zuhaitzak sortzen genituen Plone karpetekin, eta gero eduko objektu bat aukeratu behar izaten genuen bista moduan. Orduan, erabaki genuen Plonen ere DonEdukia behar genuela.
Eta hor duzue DonEdukia, deskargatu eta erabiltzeko moduan zuen Plone webgunean. Produktuen sailean duzue deskargatzeko moduan: