2012/12/27
Webguneak garatzeko framework bat da Django, Python-en oinarritua eta software librekoa, eta Modelo Vista Controlador-en paradigma betetzen du, neurri batean, DRY filosofiaren pean (don't repeat yourself).

Haseran, World Company de Lawrence notizia-gunea kudeatzeko sortu zen arren, 2005an kode irekia bihutu eta geroztik enpresa askok darabilte, hala nola Washington Post, Google, VMware, WorldOnline, Lawrence.com eta Tabblo.com-ek, besteak beste.

Ezaugarri nagusiak:

  • Mapeatzaile objektu-erlazionala.
  • Administrazio automatikodun interfazea.
  • URL eleganteen diseinua.
  • Plantillen sistema zabala.
  • Cache sistema, errendimendu handikoa.
  • Nazioartekotzea; hizkuntza ugari
  • Beste ezaugarri batzuk:
    • Aplikazio entxufableak
    • Djangorekin kudeatutako edozein orritan instala daitezkeenak.
    • API datu-base oso sendoa.
    • Bista generikoen sistema erantsia.
    • Etiketatan oinarritutako plantillen sistema hedagarria.
    • URLen zerbitzaria, espresio erregularretan oinarritua.
    • Middleware sistema, ezaugarri gehigarriak garatzeko.
    • Nazioartekotze-euskarria, administrazio-interfazearen itzulpenak barne dituela.
    • Dokumentazio inkorporatua, aplikazio administratibo bidez kontsulta daitekeena.
    • Datu-basearen euskarria. PostgreSQL datu-basea gomendatzen da, baina MySQL eta SQLite3 ere har ditzake. Garapen bidean dago Microsoft SQL Server-erako egokigailua.
    • Web zerbitzari arina dauka, probak egin ahal izateko eta garapen fasean lan egiteko.

Informazio gehiago: http://djangoproject.com.

Hainbat webgune eta proiektutan erabili izan dugu Django, besteak beste:

Guztiz euskaratuta aurki daiteke Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailaren laguntzari esker.

EJ Kultura

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek