Django 1.3
Atzo, Maiatzak 23, argitaratu zen Djangoren bertsio berria (1.3 bertsioa).
Hauek dira aldaketa nagusiak:
Klaseetan oinarritutako bistak
Web garapenean sarritan burutzen ditugu antzerako ekintzak. Objetuen listatuak erakutsi, objetuen detaileak erakutsi, ordenazioak... Honek finean bata bestearengandik oso antzekoak diren metodoak sortzen ditu. Antzerakotasun hauek bateratzeko asmoarekin dator paradigma berri hau.
Eduki estatikoak zerbitzatzeko ingurune berria
Webgune bat eduki dinamikoaz gain irudi, estilo horri eta script-ek osatzen dute. Hauetako batzuk garatzaileok sortutakoak izaten dira, hala nola, gunea maketatzeko erabilitako irudiak. Honetaz gain django aplikazio bakoitzak bere fitxategi estatiko sorta propioa ekar dezake. Eta azkenik erabiltzaileek sortutako eduki estatikoa izan dezakegu (perfileko argazkiak adibidez). Orainarte anabasa hau antolatzea nahiko arazo izaten zen. Hori konpontzeko daukagu django.contrib.staticfiles.
Python logging ingurunearekin integrazioa
Djangoren kodean hainbat aingura sartu dituzte gertatzen diren errore eta abisuak python-ek dakarren logging mekanismo estandarrean integratzeko.
unittest2 bateragarritasuna
Python 2.7an unittest liburutegian aldaketa handiak izan dira. Django bertsio honekin batera Python 2.4arekin (Django bertsio hau erabiltzeko minimoa) bateragarria den unittest2 liburutegi bat banatzen da.
Erlazionatutako objetuen ezabatze metodoa
Orain arteko Django bertsioetan erlazionatutako objetuak 'cascade' eran ezabatzen ziren, hau da, objetu bat ezabatzean bere eralzionatutako objetu guztiak ezabatzen ziren. Hau sarritan ez da desiragarria. Bertsio berri honetan ezabatzean zer ekintza burutu aukeratzea egongo da.
Aldaketa guztien zerrenda hemen ikus dezakezue
Euskaraz
Django bertsio hau ere euskaraz erabili dezakezue, eta bere itzulpenean parte hartu nahi baldin baduzue, erregistratu www.transifex.net webgunean eta eskatu partaidetza euskarazko itzulpen taldean.
CodeSyntax-en eskarmentu handia dugu Djangon garatzen.