2012/07/10
Webguneen eduki eta irudiak plataforma berri desberdinetara egokitzen diren bezala, tipografiek ere erresoluzio eta dentsitate desberdinetan ondo erantzutea da diseinatzaileon erronka berrietako bat. Plataforma desberdinetan egoki eta eroso irakurtzen diren tipografiak eskaintzeaz arduratu behar gara.

Gaur egun pantailak tamainaz aldatzen ari dira baina baita pixel dentsitatean ere. Hortaz  diseinu arduratsuak egiteko ongi erantzuten duten tipografiak behar ditugu.
Urteetan zehar serif-dun tipografia erregina Georgia izan dugu eta sans-serif-en artean Verdana eta Arial. Tipografia hauek 90 hamarkadan sortu ziren gaur egunean erresoluzio baxuko jotzen ditugun pantailetarako.
Orain arte ondo egin dute beraien lana baina orain arazoak ditugu dentsitate handiko pantailetan.

Georgiak adibidez 16 pixel arterako tamainatan ondo erantzuten du baina ez hortik aurrera. Tamaina hau pasata arraro ikusten da dentsitatea handiko pantailetan.

Errendimendu on bat eskaintzeko dentsitate altuetan eta PC mundutik at (izan ere Pc-etan oraindik erantzunak nahiko onak dira) tipografia batek hiru gradu behar ditu:

  • Lighter : erresoluzio handitan erabiltzeko egokia
  • Regular: Mac berrietan eta mugikorretan horizontal eran erabiltzeko egokienak
  • Bolder: Mac berrietan eta mugikorretan bertikal eran erabiltzeko


Tipografia batek erantzun desberdin hauek ematen badizkigu guk plataforma bakoitzerako egokiena eskainiko dugu.

iA bezelako enpresak behar hauek aztertu eta tipografia berri eta propio bat sortu du: informationarchitects.net/blog/responsive-typography/

Beraz, diseinatzaileontzat erronka berri bat. Tipografiak aztertzen hasi beharko gara eta beraien erantzunak neurtzen, gehiago orain tipografia estandarretatik at lanean hasi garen garai honetan.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek