2010/02/19
Merkataritza elektronikoaren ingurukoa izan zen atzo Gasteizen ospatutako Conversion Thursday delakoa eta Interneten saltzen duten bi enpresen arduradunek beren esperientzia kontatu ziguten.

FitnessDigital

Izenak berak dioen moduan, fitness-eko makinak saltzen ditu Miñaoko enpresa honek. Hona hemen José Rodriguezek aipatutako puntu interesgarri batzuk:

  • 2007an hasi zuten ibilbidea, beste ecommerce batetik zetozen 3 pertsonek.
  • Gaur egun 12 lagunek egiten dute bertan lan, horietatik 5 lan komertzialera enfokatuak daude, bezeroaren arretara bereziki.
  • Ondorengo herrialdeetan saltzen dute: Espainia, Portugal, Frantzia, Belgika eta Holanda.
  • Legez, herrialde hauetako bakoitzean bulego bat irekitzera behartuta daude. Gainera, herrialde bakoitzean bertako telefono bat jartzen dute eta bertako pertsona batek izaten ditu bezeroekin hartu-emanak. Garrantzitsua da bezero frantsesek denda frantses batekin lanean dabiltzala sinistea.
  • Funtsezkoa da espezializazioa eta katalogo luze eta sakona izatea. Joseren iritziz hortxe dago etorkizuneko abagunea, espezializazioan.
  •  Beraien marketinaren %50-60a Adwords-en gastatzen dute.
  • Pertsona bat sartu dute sare-sozialetan jarduteko, baina errentagarritasuna lortzea oso zaila dela uste du. Lan asko egin behar da eta denbora pixka bat eman behar zaio emaitzak ikusteko.

K-tuin

Apple-en produktuetan espezializatua dago K-tuin enpresa. Denda fisikoak izatetik Internetez saltzera pasa da Alberto Guederen gidaritzapean. Hona hemen zenbait ideia interesgarri.

  • Interneten zein denda fisikoetan Apple-en produktuetan espezializatuak daude. Orain gutxi Apple zuzenean hasi zen saltzen Espainian eta denda fisiko propioak irekitzen hasi zen Madril eta Bartzelonan.
  • Beraien helburua bereiztea da, horretarako bezeroan oinarritzen dira.
  • Marketina egiteko bi ideia interesgarri aipatu dituzte:
    • Lehiakideei aurre hartu eta Apple-en marketina probestu: iPad aurkeztu zenean, aurreratu egin ziren: promozio bat jarri zuten beraien webgunean  Ipad-a atera eta minutu gutxira doako zozketa bat egingo zutela esanaz. Horretarako beraien albistegira harpidetu behar zen. 15.000 pertsonen eposta helbideak sortu zituzten era horretan.
    • Produktuen bideoak grabatu: saltzen duten produktu askoren bideoak grabatzen dituzte: unboxing-ak, alde guztietatik ateratzen irudiak, nola montatu behar diren ... kontua produktua erakustea da eta sarerako edukia sortzea. Apple berak ere ez du halakorik egiten.
  • Bezeroen datu-baseak ondo erabiltzearen garrantzia: email marketinerako darabilte bereziki.

Hona hemen Enpresa Digitalaren webgunean jardunaldiaren informazio gehiago.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek