Community manager
2009/11/13
Erabiltzaile eta bezeroek geroz eta iritzi gehiago jartzen dituzten enpresen inguruan interneten. Iritzi hauek kudeatzeko eta bezeroaren eta enpresaren arteko erlazioa kudeatzeko figura berri bat sortzen ari da: comunnity manager-a.
eTc blogekoek community manager-en (PDF fitxategira lotura) inguruko dokumentu interesgarria plazaratu dute. Joxe Aranzabalek laburpen erabilgarria egin digu bere Faroan.
Community manager hauen eginkizuna merkatuarekin hitz egitea da, Joxek horrela laburtu dizkigu:
- Entzun. Etengabe arakatu behar du sarea, jakiteko zer esaten den gure enpresaz, gure lehiakideez eta gure merkatuaz.
- Hedatu informazio hori barruan. Entzundakotik gauza izan behar da informaziorik inportanteena jaso eta enpresa edo erakundearen barruan zabaltzeko.
- Azaldu komunitateari enpresaren jarrera. Komunitate kudeatzailea enpresaren ahotsa da komunitatearen aurrean. Erantzun eta hitz egiten du enpresa agertzen den sare sozial guztietan. Halaber, artikuluak idazten ditu enpresaren blogean edo gainerako hedabide sozialetan.
- Liderrak bilatu, barruan zein kanpoan. Enpresa guztietan izaten dira liderrak. Komunitate kudeatzailea gai izan behar da horiek antzeman eta biltzeko.
- Bilatu elkarlanerako bideak komunitatea eta enpresaren artean.
Joxek egiten duen gomendio bera egiten dugu, jaitsi dokumentua eta irakurri lasai-lasai.