2003/11/26
CodeSyntaxek sortutako webgune bi, Dantzan eta Sustatu, Interneteko Buber sarietako finalisten artean aukeratu dituzte. Dantzan Euskal Kultur webgune onena izendatu dute.

Buber sariak Internet&Euskadi elkarteak antolatzen ditu urtero. Lehenengo sariketa 2000. urtean izan zen, eta harrezkero, urtero-urtero, euskal webgunerik onenak aukeratu izan ditu.

Aurtengo edizioan, CodeSyntaxek sortutako webgune bi agertzen dira finalisten artean: Kultur webgunerik onenaren atalean Dantzan, euskal dantzari buruzko webgunea. Eta interneten euskararen garapenean lan gehien egin duten webguneen atalean, Sustatu.

"Buber" sariei, Blas Pedro Uberuaga, Euskadiko lehen webgunearen sortzailearen izenetik datorkie deitura. Uberuaga, Idahora (EE.BB) emigratu zuten euskal artzain batzuren semea da, eta internet bere lehen urratsak ematen hasi zenean, aitzindari izan zen Euskal Herriari buruzko informazioa munduan barrena zabaltzen.

Aurreko urteotan ere, CodeSyntaxek sortutako webguneak izan dira finalisten artean, eta 2001eko sariketan, www.bagera.net webguneak euskarazko webgunerik onenaren saria jaso zuen.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek