2024/11/25
Azaroaren 25etik abenduaren 1era, Brasilia hirian PLONECONF 2024 ospatuko da. Iazko edizioaren antolatzaile izanik, aurten ere, Brasilen, Plone komunitatearen topaketa garrantzitsuenetako batean parte hartuko dugu. Ekitaldi honetan, gure ekarpenak ezagutzera emango ditugu, eta aldi berean, Plone teknologiaren potentziala erakutsi, proiektu aitzindariak garatu eta etorkizunerako bide-orria zirriborratuz.

PLONECONF urteroko hitzordu bat da Plone komunitatearentzat, eta software librearen munduan erreferente bihurtu da. CodeSyntaxek, iazko edizioaren PLONECONF 2023 antolatzaile gisa, aurten ere parte hartuko du, ez soilik babestzaile gisa, baizik eta ekarpen zuzenak eginez. Brasiliako hiriburuan ospatuko den PLONECONF 2024 ekitaldian, hainbat hitzaldi eta formakuntza saio emango ditugu, teknologia irekien alorreko ezagutzak partekatzeko asmoz.

Gure taldeko kideak, Mikel Larreategi eta Lur Ibargutxi, ez dira bakarrik hitzaldiak ematera mugatuko; baita teknologia irekien komunitateari Plone-ren ahalmenak erakusteko prestakuntza eskainiko dute, eskarmentua partekatu eta besteengandik ikasiz komunitatea sendotzen lagunduko dute. Horrela, CodeSyntax-en teknologiaren bidez berrikuntza eta garapen iraunkorra sustatzeko dugun konpromisoa erakusten dugu.

"Multilingual Plone & Volto",  "Helping a 100 year organization with its web presence" edo  "How (and why) we keep doing Plone Classic" dira, esate baterako, gure lankideek Brasiliako konferentzian eskainiko dituzten formakuntza eta hitzaldiak.

Plone-conference-2024-mikel.jpeg

Gure lana PLONE erabilita ez da teorikoa soilik; praktikan, Europako eta munduko erakunde garrantzitsu batzuentzat lan egiten dugu. Adibidez, Europar Ingurumen Agentziarentzat (EEA) 'Emission Review Tools' tresna garatu dugu, eta 'Copernicus Land Monitoring Service Portal' proiektuan ere parte hartu dugu. Era berean, ULMA taldearentzat eta ONCE erakundearentzat ere proiektu aitzindariak garatu ditugu, haien behar espezifikoak asetuz.

Bestalde, kultura arloan ere nabarmenak dira gure proiektuak. Institut Culturel Basque, Ministerio de Cultura - Auditorio Nacional, gainera hainbat udal eta unibertsitateentzat lan egin dugu, esaterako, Donostia International Physics Center (DIPC), Extremadurako Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, IMH edo IKASLAN, Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe sarea edo INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma.

PLONECONF 2024-n gure presentzia, beraz, CodeSyntax-en teknologia irekien alorreko lidergoa erakusteko balioko du, eta aldi berean, Plone teknologiaren aplikazio praktikoak nabarmentzeko aukera paregabea izango da. Gure teknologia, eleaniztasuna eta Python, Django, Plone, Volto bezalako teknologietan dugun aditutasuna indartu nahi dugu, eta ekitaldi honetan parte hartzeak, gure bezeroei eta komunitateari gure ekarpenak erakusteko aukera ematen digu.

Animatzen zaituztegu gure sare sozialak jarraitu eta gurekin harremanetan jartzera, PLONECONF 2024 eta gure proiektuen berri izateko. Teknologia irekien munduan bizi dugun Plone abentura honetan zuekin partekatu nahi dugu gure ikuspegia eta esperientzia.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek