CodeSyntaxek 25 urte!

Azken urteetan hazi egin gara, eta gaur egun 24 pertsonako taldea osatzen du. Hazkunde horri esker, proiektu handiagoak eta konplexuagoak egiteko gaitasuna irabazi dugu, betiere CodeSyntaxen balioei eutsiz.
Urte hauetan zehar hainbat proiektu esanguratsu garatu ditugu. Bezeroen artean eduki ditugu erakunde, hedabide, industria-enpresa eta administrazio publikoak. Haiekin lan egiteko aukera izanda, etengabe hazi eta berritzen jarraitu ahal izan dugu.
Etorkizunari begira, gure konpromisoa berritu nahi dugu: teknologia garatzen jarraituko dugu, sistema eleanitzen ingeniaritza lantzen, software librearekin, kalitatezko tresna seguru eta sendoak eginez. Jendarte-konpromiso argi batekin: gure hizkuntza eta kulturaren sustapena da gure lanaren ardatza.
Eskerrik asko bezero, kolaboratzaile eta lagunei urte hauetan gure bidelagun izateagatik!