CeBIT: Europako IKT azoka handiena
2012/03/07
Eibar eta Elgoibar inguruan ezaguna da Hannovergo azoka, hemen ospatzen bait da Europako makina-erreminta erakustaldi handiena. Oraingoan ospatzen dena aldiz, informatikako azoka handiena da: CeBIT.
Inguruko enpresen tradizioari jarraituta eta ESLE Sofware libreko elkartearen laguntzaz hurrengo egunotan CeBITen ibiliko gara, enpresaren internazionalizazioari bultzada bat ematen.
Bi dira helburuak. Batetik, gure merkatuan dauden bide berriak ezagutu, guk egiten ditugunen antzerako produktu eta nobedadeak ikusi eta gure lanetarako ideia berriak aurkitzea.
Bestetik, proiektu berriak lortzeko kontaktuak egin, bai I+G+I eta bai garapeneko proiektuetarako bidelagunak ezagutzea.
Martxoaren 6tik 10era artean ospatzen den azoka hau Europako garrantzitsuena da gure sektorean. Enpresa handi ugari dago eta edonon topa daitezke aurkezpen eta hitzaldiak, baita pertsonaiak ezagunak ere.