Bruselara bidaia
ESLEren nazioartekotze planaren baitan egiten dugun hirugarren bidaia izan zen pasa den astekoa, lehenago Hannovergo CeBIT ferian eta Brasilen egon ginen. Aspalditik jarduten dugu lankidetzan Europako zenbait agentziekin, adibidez OSHA edota BISE, eta bidaiaren helburua lankidetza bide berriak irekitzea zen. Baita kontinente mailako I+G proiektuen funtzionamendua gertutik ezagutzea ere.
Agenda bilera instituzionalekin betea geneukan, Europako Komisioko zenbait departamenturekin (IKT, Eskualdeen batzordea, Informazioa eta komunikabideak eta abar), edota Eurostars I+G proiektuen arduradunekin.
Erakundeez gain bilera interesgarriak izan genituen Nectil enpresako François Dispaux eta Free Software Foundation Europe-eko presidente Karsten Gerloff-ekin. Azken honek liburu elektronikoen inguruko jardunaldi batean hitz egiten zuen, Document Freedom Day delakoan barneratua, eta izena eman genuen arren ez ginen garaiz iritsi, lastima.