BPTD elkartearen batzarra: Industria berrikuntza eta lankidetza
Gaur, Ermuko Izarra zentroan, BPTD - Basque Precision Technology District - elkartearen urteko batzarra ospatu da, non Gipuzkoa eta Bizkaiko 60 enpresa baino gehiago bildu garen. Ekitaldi honek, berrikuntza eta lankidetza industrialean oinarritutako egun bat eskaini du, sektorearen etorkizuneko erronkak eta aukerak aztertuz.
Sortzaile eta kide garen BPTD elkarteak, industria-ekosistema arina, lehiakorra eta erreferentea izateko helburua du, doitasunaren eta berrikuntzaren bitartez. Elkarte hau, bere kide diren enpresen artean saregintza eta sinergiak sustatzea du helburu, bai eta sektorearen garapen iraunkorra bermatzea ere.
Ekitaldian, Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Diputatua, eta Unai Andueza, Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia, egon dira parte-hartzaile moduan. Bi ordezkariek teknologia eta berrikuntzaren garrantzia azpimarratu dute, baita eskualdeko ekonomia indartzeko beharrezkoa den lankidetza publiko-pribatuaren beharra ere.
Ignazio Martin, enpresagintzan eta industrian eskarmentu handiko aditu aitortua, berrikuntza-ekosistema finkatzearen garrantziaz hitz egin du. Bere hitzaldian, startup-ei emandako laguntzaren eta eskualdeko esparru juridiko eta fiskal egonkorraren garrantzia nabarmendu du. Gainera, hezkuntza-sistemaren bikaintasuna azpimarratu du, unibertsitate eta lanbide heziketa barne, eskualdeko talentua garatzeko eta erakartzeko giltzarri gisa.
Finantza-kultura indartzeko beharra ere aztertu da, enpresek beren jarduera eta hazkunde planak modu eraginkorrean finantzatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta baliabideak izan ditzaten. Hau garrantzitsua da, bereziki berrikuntza eta teknologia garapenerako asmo handiko proiektu martxan jartzeko orduan.
Batzarrak ez du soilik informazioa eta ezagutza trukatzeko aukera eskaini; izan ere, bertaratutako enpresek elkarlanean aritzeko eta etorkizuneko proiektuetarako harremanak estutzeko aukera paregabea izan dute. Sektorea dinamizatzeko eta etorkizuneko erronkei erantzuteko asmoarekin, BPTDk bere kideen artean lankidetza eta berritasuna bultzatzen jarraituko du.
Ekitaldi honek erakutsi du nola BPTD elkarteak eta enpresek gure eskualdearen garapen ekonomiko eta teknologikoan duten eragina, eta etengabe ari direla saiatzen eskualdearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzen. Gure enpresa, CodeSyntax, elkartearen ekimenetan parte hartzen du, gure teknologia eta software garapeneko ezagutza, eskarmentua eta zerbitzuak eskainiz.