BPTD, Basque Precision Technology District, enpresen elkartearen sorrera
BPTB elkartearen bisioa distritoa doitasun-mekatronikan nazioarteko erreferentea izatea da. Eduardo Zubiaurre izango da elkartearen presidentea eta Debegesak hartuko du bere gain idazkaritza teknikoa hurrengo egunetan lan-taldeak eta ekintza plana abian jartzeko.
BPTD elkartearen bisioa doitasun-mekatronika eta precision technology delakoetan nazioarteko erreferentea izatea da. Izan ere, mekatronika produktu konplexuak diseinatu ahal izateko mekanika ingeniaritza, elektronika ingeniaritza eta konputagailu eta komunikazio ingeniaritzen integrazioa da, eta badugu horren inguruan ezaguera eta baliabideak.
Hori lortzeko, presidenteak aipatu zuen moduan, elkartea funtsezko lau zutabeetan oinarrituko da.
- Garrantzitsuena, enpresen elkarlana, batera proiektu berriak atera ditzagun.
- berrikuntza, gure eremuan dauden baliabideetaz - enpresak, zentro teknologikoak, hezkuntza zentroak, erakundeak, ... - baliatuz eta behar direnekin osatuz, proiektu estrategikoak aurrera eramateko-
- talentua, hezkuntza gaitasunak sendotuz, ezaguera berriak garatuz - adibidez, doitasun-mekatronika masterra - eta bestelako ekimenak martxan ipiniaz, talentua erakarri eta finkatzeko distritoan.
- enpresa inkubazioa, distrituan bertan proiektuak garatzeko edo kanpotik bertan hezitzeko proiketuak erakarriz.
Azkenean, denon indarrak batuz industria ekonomiaren zerbitzura lan esparru eraberritzailea, innobadorea eta iraunkorra sortzea nahi da.
Enpresa fundatzaileak; Agme, Apel, Codesyntax, Danobat Group, Debegesa, Delteco, Eitek Informática, Engranajes Ureta, Etxe-Tar, Electricidad Gorosabel, Grip On Tools, Grupo Unceta, Gurelan, HRE Hidraulic, Ibermática Industrial, JAZ Zubiaurre, Kirolbet, Manufacturas Resort, Microdeco, REC Accesorios, Somabe, Talka Media, Urkotronik, Electricidad Urki, Mecánicas de Precisión Bikain, Industrias Mail eta Tornillería Oruesagasti izan gara, baina hurrengo egunetan enpresa eta erakunde berriak gehituko dira.