2019/02/12
Bilbon, udaberrian, euskarazko kulturaren festibala egiten da duela urte batzuetatik hona. Aurtengoa 5. Loraldia izango da, eta nobedadeen artean, webgune berritua du jaialdiak, CodeSyntax-ek garatua eta diseinatua (PC zein mugikorretarako).

Loraldia.eus webgunea berritzeko lanaz gain, jaialdiaren babesle laguntzailea izateko gonbita jaso zuen CodeSyntax-ek, eta hor daude, babesleen zerrendan, hainbat erakunde eta enpresarekin batera.

Loraldia produkzio eta ikuskizun original eta askotan bakanekin eratzen den festibala da. 30 ekintza izango dira, 22 egunetan, martxoaren 12an hasita eta apirilaren 7a arte. Bilboko hainbat aretotan izango dira ekitaldiok. Sarrerak salgai daude jada, baina kontuan izan Lorazain edo laguntzaile izanda, merkeago izango dituzula.

Ekintza horietarik batzuk Loraldiak berak ekoizten ditu, adibidez bi euskal pertsonaia historikoren inguruan aurten antolatuak: Antton Abbadia eta Elkanoren mundubira. Gainera, eskoletarako programa bat ere badaukate, Bilboko jarduerez gain ikastetxez ikastetxe mugitzen direnak ere badaude eta.

Bisitatu Loraldia.eus webgunea eta jarraitu festibalaren berri Instagram, Twitter eta Facebook-en.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek