2006/01/30
Bitakora plataformari erabilpen praktikoa emanez, Blogak.com sortu du CodeSyntax-ek. Euskarazko azpiegiturarekin, blog bat hiru urratsetan sortzeko aukera ematen duen gunea.

Euskarazko blogintzaren eboluzioan urratsa

Euskarazko blogintzaren eboluzioan urratsa

Euskarazko blog pertsonalaren sorrera 2004. urtearen inguruan jar daiteke, nahiz eta lehen webloga, Sustatu (CodeSyntax eta Goienaren ekimena) 2001etik dabilen martxan.

Iaz, blog pertsonalak ugaritu ziren, hainbat plataforma eta ekimeni esker. CodeSyntax-ek euskaraturiko softwarearekin sortu ziren Eibar.org , Goiena.net eta Uztarriako blog komunitateak, baina merkatuak beste zerbait eskatzen zuen: Blogger bezalako tresna bat, non, beste gorabehera eta baimenik gabe, alta emateko prozesu baten ostean bloga sortu zitekeen. Izan ere, dozenaka blog euskaldun sortu izan dira Googleren plataforma erdaldunean, eta beste antzeko tresna batzuetan.

Aukera hori euskaraz egiteko garaia iritsi da. Ez da Blogak.com lehen adibidea, eta ez da izango azkena. Eremu interesgarria da hau euskarazko edukien sorkuntza eta sustapenerako, eta plataforma aniztasunarekin eta aukera gehiagorekin, blogari euskaldun gehiago sortuko dira.

Ezaugarriak

Blogak.com-en sortutako blogetan, blogariak zenbait aukera izango ditu eskura.

  • Fitxen bidezko kudeaketa sistema, uste dugu intuiziora nahiko ondo moldatzen dela.
  • Tag edo etiketak: ez dago atalik, baina artikulu bakoitza berba gako edo etiketekin markatu daiteke. Praktikoa dela uste dugu. Blogari bakoitzaren etiketak pilatzen dira blog bakoitzean, eta Blogak.com-eko portadan, guztienak metaturik.
  • Wysiwyg editore bat. Letra beltz edo etzana ikusi bezala argitaratuko da... Testua Word dokumentu batetik pegatu eta itsatsi, eta ondo ikusiko da.
  • Kanpoko elementuak sartzeko aukera, hala nola Youtube-ko bideoen kode puskak.
  • Diseinua CSS bidez aldatzen da, eta txantilloi batzuk daude aukeratzeko, edo zuzenean uki daiteke estilo orria.
  • Aldamaneko zutaberako zenbait aukera, edukia moldatzeko.
  • Erantzunak utzi daitezke irekita, moderatuta, edo baliogabetuta, aukeran beti.
  • Datak editatu egin daitezke. Iraganeko data jarri, eta zure artxibo zaharrak moldatuko dituzu; etorkizuneko data jarri, eta une jakin baterako zehatz programatu ahal izango duzu artikulu.
  • Ping egiten du automatikoki Pingomatic-era, eta handik behar den toki guztietara: Technorati, IceRocket...
  • Konpromezua blogariekin: jaits ezazu zure blogaren eduki osoa nahi duzunean. Edukia ez da plataformaren edo haren sustatzaileen gatibu. Edukia, blogariarena da, eta nahi duenean, berekin eramango du, bloga itxi edo harekin migratu nahi duenean, edo, blogarekin jarraitu arren, testuen bilduma jakin bat egin nahi duenean.

Lehen erabiltzaileak

Blogari gutxi daude gaurkoz plataforman (gaur bertan iragarri da publikoki), baina harpidetza merezi duen bat edo beste bai, bederen: Katixa Agirre edo Patxi Petrirena, kasu. Lehena, idazle gasteiztar interesgarri bat, eta bigarrena, itzultzaile eta filologoa.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek