2015/03/02
Eduki desberdindua erakusteko azpidomeinuen erabileraren inguruan. Uste dugu publiko izango den guztia domeinu berdinean joan beharko litzatekeela, marka indartu eta SEO posizionamendu aldetik onura handienak lortu ahal izateko.

Gure bezeroekin sarri azaltzen den gaia da hau, ea zer komeni den, azpidomeinuak sortu ala ez, eduki nagusiarengandik desberdindu nahi dugun edukia ezartzeko.

Sarri, gaia arrazoi teknikoengatik agertzen da, izan ere errazagoa da teknologia desberdinetako gauzak azpidomeinu desberdinetan jartzea. (Adibidez www.guredomeinua.eus eta bloga.guredomeinua.eus). Adibide tipikoarena blogarena izaten da, adibidez Wordpressen dagoelako eta gure webgune nagusia beste CMS batean, adibidez Plonen.

Gure ustez, ahal den guztietan eduki guztiak domeinu berdinean egon behar du, eta normalean aplikazio berdinean kudeatzea bultzatzen dugu, horrela izen ematea (erabiltzaile eta pasahitzak) eta edukien berrerabilpena izugarri errazten baita. Gainera gogora ekarri behar da Googlerentzat azpidomeinu bat eta domeinu batean artean ez dagoela berezko erlaziorik. Hau da, ez ditu batasunean ulertzen, eta bakoitza bere aldetik ulertzen ditu.

Aspaldian ikusten ari garen kasu tipikoa da kanpaina jakin batetarako martxan jartzen diren microsite-ena. Kanpaina hauek denbora bat irauten dute eta gero desagertu egiten dira. Uste dugu aparteko azpidomeinu edo domeinu batean egiterakoan loturak eta erreferentziak lortzeko urrezko aukera galtzen dela. Kanpainak dirauen bitartean funtzionatuko du, baina kanpaina itxi eta webgunea uzten dugunean, inbertsio guzti hori kanpainaren webgunean galduko da.

Orduan, azpidomeinuan jarriko dugu ala ez?

Laburtuz, hona hemen gure ustez ideia hau bultzatzen duten arrazoiak:

  • SEO posizionamenduan laguntzen du. Kanpoko loturek eduki guztiari lagunduko diote.
  • Diseinuaren bateratasun eta konsistentzia.
  • Marka bateratua indartzea.
  • Erabiltzaileen izen eta pasahitzak bateratzeko modua
  • Eduki kudeaketa sistema (CMS) berdina erabiltzea, honela alde bateko edukiak bestean berrerabili eta filtratzeko aukeraz.
  • Mantenu kostuen gutxitzea (zerbitzariak, eduki kudeaketa bateratua, aldaketak etab.)

Noski, baliteke kasu batzuetan domeinu desberdinak erabiltzea justifikatuta egotea:

  • Eduki batzuk arrazoiren batengatik webgune nagusiaren ospeari kalte egiteko arriskua badago.
  • eCommerce bezalako kasuetan, bietako bat https azpian egon behar denean.
  • Ezintasun tekniko edo integrazio kostuak onargarriak ez direnean.
  • Ezkutuan, extranet batean Googlek indexatu gabeko edukia izango baldin bada.

Beste arrazoirik bururatzen zaizu kasu bat edo besterako?

Honako bideo honetan, MOZ-eko Rand Fishkin SEOak azaltzen du zergatik den garrantzitsua eduki guztia domino berdinaren azpian edukitzea, kasu honetan Googleko posizionamenduaz ari garela. Bideoko testua hemen irakurri dezakezu: Subdomains vs. Subfolders, Rel Canonical vs. 301, and How to Structure Links for SEO - Whiteboard Friday

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek