Bilaketen buztan luzea
Hau da, jendeak ez du bilatzen "eibar". Bilatzen du, adibidez, "guardiako farmazia eibarren ", "mapa eibar plaza untzaga", "eibar kirol-denda ordutegia"... eta abar. Bataz beste 4 hitzetako "esaldiak" (esaldi baino, "hitz multzoak").
Nonbait hitz bakarra jarrita lortzen diren emaitzek ez gaituzte asebetetzen. Chris Andersonen buztan-luzea, bilaketetara ere iritsi dela dirudi, honenbestez.
"Kirol-denda eibarren", "farmazia eibar untzaga" eta antzeko konbinazio bakoitza, 2-3 lagunek bilatuko dute soilik hilabetean. "Eibar", aldiz, 2000 lagunek. Baina 3-4 hitzetako hitzen konbinazio posible guztiak hainbeste dira, denen artean, "eibar" berak baino pisu haundiago hartzen dutela.
Eta horrek asko zabaltzen edo zailtzen du SEO (Search Engine Optimization) burruka.
Zure
webguneko keyword edo hitz-klabeak identifikatu eta haiek ondo
posizionatzen saiatu zintezke -eta hori egin behar da, noski-, baina
ezin dituztu hitz konbinazio posible guztiak aurreikusi eta kontuan
hartu. Nola kokatzen da webgune bat ondo horrelako bilaketa konkretuen
emaitzetan? Nola lortzen dut "guardiako farmaziak eibarren" esaldia bilatzen duenari ttak, nire orria azaltzea (besteak beste horretaz ari delako)? "Guardiako farmaziak eibarren" hitzak eduki beharko ditu, bai, baina ordena, barianteak... aukerak mila dira. Batek bilatuko du "guardiako farmaziak eibarren gaur", "guardia farmazia eibar"...
Eta ez da euskarazko deklinazio arazoa soilik, horrek guri zailtasun
extra bat suposatzen digun arren. Beste hizkuntzetan ere barianteak
mila dira. Auskalo zer jarriko duen jendeak galdera hori egiteko!
Ez dut uste truko handirik dagoenik. Bi aholku soilik emango nituzke:
- Edukia sartu.
Edukia, edukia, edukia. Sartu eduki interesgarria zure orrian.
Printzipioz interesik ez duela iruditzen zaizun artikulu,
esperientzia... hori ere sartu zure orrian. Bilaketa arraroa egiten
duen norbait erakarriko duzu, agian, horrekin. Buztan luzeko bilaketak
lortzeko, blog eta sarri eguneratzen diren webguneak oso interesgarriak
dira. Dendari eta enpresei esaten diet: kontatu zure esperientziak hor,
idatzi, idatzi, idatzi. Ondo idatzi eta gauza interesgarriak kontatuz
gero, hobe, jakina.
- Egin orria estandarrei jarraituz eta SEO agindu minimo batzuk kontuan hartuz. Webgunea egiterako izan hori kontuan. Bezeroari zure orria gehiago edo gutxiago gustatuko zaio, baina benetako epaia Googlek emango dizu.