2022/07/21
“Transformación digital con soluciones de Software Libre”, jardunaldian parte hartu dugu, eta myUlma kasua aurkeztu dugu, ULMA Packaging-eko bezeroei zerbitzu gehiago eta hobeak emateko extranet bat, 4.0 Industria delakoaren esparruan.

"Transformación digital con soluciones de Software Libre: para todos los entornos" jardunaldian parte hartu dugu. Jardunaldi hori Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean antolatu da, Merkataritza Ganberaren, SPRI enpresa-garapenerako agentziaren eta Enpresa Digitalaren ekimenaren aldetik, non software librea benetako alternatiba gisa nabarmendu da, oso lehiakorra eta berrikuntza-proiektu aurreratuak errazten dituelako. 

Garikoitz Araolaza gure lankideak “bezeroak fidelizatzea, extraneta bidez zerbitzua emanez: myUlma kasua” proiektu interesgarria azaldu du, Ulma Packging-erako garatu dugun myUlma extraneta aurkeztu du. 

ULMA Packaging ULMA talde industrialaren, 4.000 pertsona baino gehiagoko enpresa talde dibertsifikatua, paketatze dibisioa da. Merkatuko makina eta aplikazio sorta zabalena eskaintzen duena, Flow Pack (HFFS), Termoformatu, Termofinkatu, Bertikal (VFFS), Erretraktil eta Film Extensible bilgarri eta teknologikoak barne. 

60.000 makina baino gehiago ditu merkatuan, 60 herrialdetan dago eta 24 filial propio ditu bezeroei gertuko zerbitzua eskaintzeko. ULMA Packaging digitalizazioa eta berrikuntzaren aldeko apustu sendoa egiten duen enpresa da.

CodeSyntax elkarlanean aritu da ULMA Packaging-ekin sofware librean oinarritutako proiektu batean, hainbat soluzio ezagunekin, hala nola nginx, pthon, django, MariaDB, mosquitto, Redis, Celery…; laburbilduz myULMA, bezeroa mantentzeko, laguntzeko eta ordezko eskaerak egiteko sistema bat da, enpresa eta bezeroek erraz kudeatzeko.

Zer abantaila ditu software librea erabiltzeak soluzio horretan?

  • Etorkizuneko sistemekiko konexioa errazten du.
  • Hainbat hornitzaile integratzea lortzen du.
  • Hornitzailearen lock-ina delakoa mugatzen du. 
  • Garapen naturala eta hazkunde modularra ahalbidetzen du. 

Gipuzkoako IKT jardunaldi honen eta beste batzuen eduki eta programa osoa https://www.gipuzkoatic.eus webgunean dago eskuragarri edo gure gana jo dezakezu. 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek