2015/04/16
Baltistan Fundazioak Mendizaletasuna elkartasun bide du hizpide, eta hezkuntza, genero berdintasuna eta mendia uztartuz, hitzaldia eta mahai-ingurua antolatu zuten Fundazioko bolondresak Arrasaten. Ulma, Fagor, SUA, Gertu edo Bolintxo enpresekin batera, CodeSyntax-etik gure laguntza eta babesa eskeini genion ekitaldiari.

Pakistanen iparraldean, Hushé, isolatutako mendi altuak aurkitzen diren bailarako garapen sozio-ekonomikoan laguntzen ari da Baltistan Fundazioa.

Martxoak 26an Arrasaten antolatu zen ebentuan, Baltistan Fundazioak Pakistaneko bailaran dituen proiektu desberdinak azaldu eta landuko ziren, batez ere Hushé-ko nesken hezkuntza-integrazioa eta genero berdintasuna.

 Fundazioko kideek (beheko argazkian),  positibotzat jo zuten ebentoa, zabalkuntzarako balio izateaz gain, elkarrizketa oso interesantea sortu zelako etorri ziren pertsonen eta fundazioaren arduradunen artean ere bai.

Baltistan Fundazioa:  hezkuntza, genero berdintasuna eta mendia gaiaren inguruko hitzaldia. Aretxabaleta, martxoak 2015.

Baltistan Fundazioa nazioarteko garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat da, eta Baltistango Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integral eta endogenoa lortu nahi du.

2001. urtean, Felix Iñurrategi Baltistan Fundazioa izenarekin sortu zen gaur egun den Baltistan Fundazioa. Fundazioaren lanean edonon ageri dira mendizaletasunean tradizionalak izan diren baloreak: elkartasuna, lankidetza, natura errespetatzea, irmotasuna, adorea, gogor lan egitea eta baikortasuna.

Sortu zenetik, Fundazioak garbi izan du bere helburua laguntza jasotzen duen eskualdeko biztanleei beharrezko gaitasunak eta azpiegiturak eskaintzea izan dela, gizon eta emakumeentzat berdintasunezkoa izango den garapen ekonomikoko eredu propio eta iraunkorra sustatu eta kudea dezaten han bertan.

Eginkizun hori aurrera eramateko tokiko erakundeak Felix Iñurrategi Foundation Baltistan Machulu (FIFBM) du izena, eta Hushe bailarako pertsonek osatzen dute.

Fundazioaren zutabeetako bat giza prestakuntza eta prestakuntza profesionala eskaintzea da, hori baita herritarren garapen sozio-ekonomikoa lortzeko gakoetako bat, eta baita bailarako emakumeak ahalduntzea lortzeko tresnetako bat ere.

Ahal duen neurrian eta bere helburuekin bat eginez, CodeSyntax-ek Fundazioari babesa eta laguntza eskaintzen dio.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek