Badator Google Analytics 4: prest zaude?
Azken urteetan erabili izan dugu Google Analytics zaharrak funtzionatzeari utziko dio datorren 2023ko uztailak 1-ean. Abantaila asko ditu estatistika tresna honek, nahiz eta beti ere Googleren estrategia eta aldaketen menpe gauden, eta hori hasieratik garbi izan behar da.
Zer berri dator GA4-arekin?
Ia dena da berria GA4-arekin: neurtzeko modua, neurtzen dituen kontzeptuak eta ematen dituen estatistikak, baita lan egiteko modua ere berriak dira. Honek gure aldetik lan egiteko moduan aldaketak eskatuko dizkigu.
Orokorrean esan daiteke GA4 tresna ahaltsuagoa dela, datu zehatzagoak ematen dituela eta pertsonalizatzeko aukera gehiago ematen dituela. Gainera, webgune, telefono aplikazio eta beste edozein tresnaren datuak bateratuta erakutsiko dizkigu.
Baina noski, horrek esan nahi du gehiago ikasi beharko dugula, lan gehiago eskatuko digula lehen oinarrizkoak iruditzen zitzaizkigun metrika eta txostenak prestatzeko. Beraz, formatu eta garatzeko prest egon beharko dugu.
Migraziorako prest zaude?
Baina une honetan oinarrizkoa da GA4-rako pauso teknikoa ziurtatzea, izan ere uztailak 1-ean gure estatistika zaharrak (UA) gelditu egingo dira eta ez dituzte datu gehiago bilduko. Horregatik garrantzitsua da aldaketa pausoa teknikoki prest izatea.
Gure bezero zareten gehienoi migrazioa ofizioz egin dizuegu eta prest izango duzue sistema. Hala ere baliteke hainbat arrazoirengatik zure Google Analytics profila migratu gabe izatea, kasu horietan deitu edo idatzi guri eta argitu ea zein egoeratan zaudeten. Gustora lagunduko zaituztegu!