Bloga: Zaloa Etxaniz
UXSpain 2013 biltzarrean egon ondoren
2013/05/14UX edo User eXperience, "Erabiltzaile Esperientzia", interfazeen arkitektura eta diseinuaren ikuspegi berriena eta sendoena definitzen duen terminoa da gaur egunean. Eta alor honetako Espainiako bilkura inportanteena UXSpain izaten da. Joan den astean izan zen aurtengoa, Valladolid-en, eta han egon nintzen CodeSyntax-en izenean. Bertan entzundako konturik interesgarrienak aipatu nahi nituzke mezu honetan.
Diseinu arduratsuaz esandakoa IEB 2013 biltzarrean
2013/05/09Atzo Informatikari Euskaldunen Biltzarrean parte hartu nuen, eta formatu mugikor berrietaratako (smartphoneak eta tabletak) komeni den diseinu arduratsuaren inguruan hitz egin nuen. Tira, "responsive design" esateko 'arduratsu' terminoarekin ez daude denak konforme (diseinu malgua edo moldagarria ere proposatu zen atzo Twitterren), baina momentuz, nik, formula honekin aurkeztu nuen lana, eta hemen ere horrexekin azalduko dizuet.
Ahotsak.com-ek 5 urte eta diseinu berria
2013/03/272008ko apirilean argitaratu genuen Ahotsak.com webgunea. Diseinuak nahiko ondo iraun duela iruditzen zaigu, baina webgunearen 5. urteurrenarekin batera diseinu berritu diogu. Goitik behera aldatu beharrean, eguneraketa eta egokitzapen txiki batzuk egin dizkiogu, webguneak duen informazio guztia garbiago erakusteko asmoz eta erabiltzailei ere euren tokia emateko.
Agur Internet Explorer 6 eta 7
2013/01/16Guk ere Internet Explorer 6 eta 7 bertsioei soportea emateari utziko diogu.
Diseinu Arduratsuari loturiko definizio berri bat: Tipografia arduratsua.
2012/07/10Webguneen eduki eta irudiak plataforma berri desberdinetara egokitzen diren bezala, tipografiek ere erresoluzio eta dentsitate desberdinetan ondo erantzutea da diseinatzaileon erronka berrietako bat. Plataforma desberdinetan egoki eta eroso irakurtzen diren tipografiak eskaintzeaz arduratu behar gara.
Gure webgunea diseinu arduratsuarekin
2012/05/25Egunotan Codesyntax gure webgunearen bertsio berri bat publikatu dugu. Aspaldi ikusten genuen “responsive design” edo "diseinu arduratsu" bat aplikatu beharra eta azkenean lortu dugu gure webguneari dedikatzeko tarte bat.