Umap.cat, katalanezko Twitterreko batzailea kaleratu dugu

2010/11/05

Umap proiektuaren bigarren webgunea ireki dugu, duela bi aste Umap Euskaraz zabaldu ondoren: Umap Català, katalanezko Twitterreko jardunaren batzailea. 3.000 erabiltzaile baino gehiago jarraitzen ditu Umap.cat webguneak orain.

+

Umap, Twitterreko euskarazko jardunaren batzailea

2010/10/22

Umap edo, zehatzago esanda, bere lehen garapena, eu.umap.eu, Twitterreko euskarazko jardun guztiaren batzailea da. CodeSyntax-ek garatu duen produktu berri bat, erabilgarri suerta daitekeena, gure iritziz.

+

Nola idatzi Interneterako

2010/07/14

Zertarako eta nola egon Interneten? Nola erabili sarea marketinerako? Zer eta nola idatzi... UEUk txanda honetan antolatutako ikastaroetako bat prestatu eta ematen ari gara CodeSyntax-ekoak. Neuk jardun dut gaur, puntu zehatz horren inguruan: nola idatzi Interneterako.

+

CS tailerra, blogintza eta Sustatu.com-en inguruan

2009/06/22

CodeSyntax Tailerraren hurrengo jardunaldi irekia uztailaren 8an izango da, arratsaldez, gure bulegoan. Izenburu hau jarri diogu topaketari: "Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako."

+

Plone Eguna, munduan eta Euskal Herrian

2008/11/07

Mundu Plone Eguna da gaur, World Plone Day, eta hainbat hiritan egiten ari diren ekitaldien artean, lan-jardunaldi teknikoa Eibarren, gure bulegoetan.

+

Nabigatzailea euskaraz izatearen garrantzia

2008/10/22

Emun kooperatibak lan munduaren euskalduntzeari buruz daukan blog informatiboan, Lantalan.com-en, elkarrizketa egin didate nabigatzailearen konfigurazio hizkuntzaz. CodeSyntax-en ekimen horren aldeko kanpainan dihardu aspalditik, adibidez, Sustatu albistegiaren bidez, eta gai honen inguruan ebangelizatzea inportantea dela uste dugu. Eskerrik asko Emun eta Lantalan (bi webguneak, bide batez, etxe honek eginak). Jarraian, elkarrizketako testua.

+