Bloga: Luistxo Fernandez
Egunean Behin berritzeko eten bat egingo dugu, irailean jokoari indarrez ekiteko
2022/05/11Hiru urte eta bederatzi denboraldi bete ditu udaberri honetan Egunean Behin joko eta aplikazioak, euskaraz mugikorrerako sortu den denborapasarik arrakastatsuenak. Tokatzen zitzaigun maiatz honetan 10. denboraldi bat egitea, eta babesle komertzialen interesa bagenuen horretarako; baina atseden pixkat luzexeagoa egingo dugu. Berrikuntza teknikoetarako erabiliko dugun eten baten ondoren, irailean itzuliko da Egunean Behin, berriztuta eta itxuraldatuta, 10. denboraldia hamarrekoa izateko intentzio osoarekin.
Plone Conference 2021koan egongo da CodeSyntax
2021/10/22Urriaren 23tik 31era Plone Konferentzia 2021 ospatuko da, 19. edizioa. Urtero egiten den konferentzia Plone komunitatearentzat aukera bikaina da garapen berrietan ezagutza handitzeko, arrakasta kasuak partekatzeko eta komunitatearen etorkizunaz hausnarketa konpartituta egiteko. Aurten ere ez du huts egingo CodeSyntax-ek PloneConf-en, eta izatez Silver sponsor edo zilarrezko babesle izango gara bertan.
Biba Egunean Behin saio berezia: aplikazioko jokoa telebistako zuzeneko lehiaketa bihurturik
2021/07/14Egunean Behin aplikazioaren bizitzan, urrats inportantea emango dugu aste honetan ETB1en bitartez. EITBLab ideia laborategiaren ekimenez, Biba Zuek saioa ekoizten duen New Media ekoiztetxearekin batera, Biba Egunean Behin zuzeneko lehiaketa garatu du CodeSyntaxek. Uztailak 15, 21:15ean, prime time betean, ETB1eko platoetan eta ikusleen etxeetan, aldi berean jokatuko da partida. Milaka lagun aldibereko esperientzian, mugikorrak eta telebista sinkronizatuta zuzen-zuzenean.
Munduko Plone Egunean, Plone euskaraz azaldua munduari
2021/04/28Apirilaren 28an, World Plone Day da, Munduko Plone Eguna. Webguneak egiteko edukia kudeatzeko sistema edo CMS bat (Content Management System) indartsu bat da Plone, Python programazio lengoaian oinarritua. CodeSyntaxen webgune hau bera Plonerekin egina dago. Gure ekarpena egun honetan, arratsaldeko 16.00etan gauzatuko da... Mundu osoko hainbat garatzaileren beste hainbat hizkuntzatan Ploneren ezaugarriak ari dira streaming global batean ematen, eta 16.00etan euskarazko gure bideoaren txanda da, ingelesezko azpidatziekin. (ordua pasatuta klikatzen baduzu hemen, lasai, bideoa gordea geratuko da).
Egunean Behin: 5. denboraldi arrakastatsua amaitu da
2020/12/21Egunean Behin jokoaren 5. denboraldia bukatu da, eta garaileak jakin dakizkigu. Aurretik ere saritxoak irabazi dituen Mikel Egiguren 'Mikelei', Ataungoa, izan da garaile, eta bihar jasoko du garailearen oroigarri bat Guuk laguntzailearen Donostiako dendan. 12 astez, astero astero 60.000 lagunek baino gehiagok jokatu duzue aplikazioan, guztira 83.973 kontu desberdinetatik.
Hau ohorea, Rikardo Arregi Komunikazio Saria irabazi dugu
2020/11/272020ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu zituzten atzo, eta Komunikazioaren alorrean, geure aplikazioak, Egunean Behin jokoak, irabazi zuen. Argazkianezkerretik, Maider Lainez Andoaingo alkatea, CodeSyntaxeko Eneko Astigarraga eta Bittor Poza, Euskadi Irratiko Arantxa Artza eta Felix Zubia (kazetaritza alorreko sarituak), eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.
Egunean Behin jokoaren 2019ko finala: gonbidatuentzako ere izango da tokia
2019/12/04Egunean Behin jokoaren bigarren denboraldiko berritasun nagusia, "Finala", datorren abenduaren 14an ospatuko da Azpeitian. Finalerako mekanika, sariak, babeslea eta aurkezlea prest ditugu. Partaidetza osatu behar dugu orain. Numerus Clausus ezartzea ezinbestekoa da eta, jokoan bertan lehen postuetan sailkatu direnei gonbidapenak luzatu ondoren, gainerakoentzako izena emateko prozesu bat ireki dugu baina, adi, izena emandakoen artean zozketatu egin beharko ditugu gonbidapenak.
Egunean Behin denboraldi berrian, "Zuzeneko finala" egingo dugu
2019/09/04Egunean Behin jokoaren bigarren denboraldia irailaren 16an hasiko da. Denboraldiko berritasunetako bat izango da Zuzeneko Finala egingo dugula abenduan.