Bloga: Luistxo Fernandez
Bezeroen ikuspuntua entzun dugu World Plone Day topaketan
2012/04/25Gure bezeroek hartu dute hitza gaur, World Plone Day ekitaldian, CodeSyntax-eko bulegoetan egin dugun bileran. Plonerekin egindako webguneen arduradun edo webmasterrek teknologia honen ezaugarriez hitz egin dute, munduko beste hainbat tokitan egin izan den bezala.
Interneten euskal kultura hedatzeko, komunikazio moldeak hobetu behar dira
2012/03/28Leizaola Fundazioa Bilbon aste honetan antolatzen ari den "XVI. Euskal Astea" dela eta, mahaingurua batean izan nintzen Bizkaiko Foru Liburutegian. Gai hau jarri ziguten antolatzaileek: "Internet, euskal kulturaren nortasuna eta berezko ezaugarriak hedatzeko aukera ezin hobea. Praktika onak nortasun kultural gutxituen sustapenean, IKTn bidez". Eta horretaz jardun genuen, hizlarion artean eta publikoarekin. Nik PPT aurkezpen bat ere azaldu nuen, eta horixe itsatsi dut artikulu honetan.
Uztarria.com berria, euskarazko atari lokal beteranoa, 'socialmedia' gisa eraldaturik
2012/02/06Uztarria.com Azpeitiko Interneteko atari lokalak aro berriari ekin dio asteburuan. Webguneak hamar urte bete berri dituenean -2002ko urtarrilean sortu zen-, Uztarria Komunikazio Taldeak CodeSyntax-ekin berritu du Uztarria.com eta larunbatean aurkeztu zen jendaurrean. Ezaugarri sozialez indartuta dator Uztarria berria.
Klikmetroak, publizitateko Argia Saria: produktu birala, eta babesletzarako eredu berritzailea
2012/01/30Gure enpresa CodeSyntax-ek egindako produktu bat, Klikmetroak, izan da Publizitate alorreko Argia Saria eraman duena 2012. urte honetan. Azpeitiko Ikasberri Ikastolak enkargatu zigun aplikazio honek, publizitatea saltzeko modu berri bat dakar berarekin, eta baita markegin birala egiteko aukera. Kilometroak 2011 ekitaldiaren aurretik izan zen martxan, baina hemendik aurrerako Gipuzkoako Ikastolen jai gehiagotan ikustea, adibidez aurtengo Andoaingo Kilometroetan.
Bisualizazio infografikoak, Interneten komunikatzeko: Nestoriaren kasua
2011/11/29Interneten modan dagoen kontu bat: bisualizazio infografikoak. Datu-multzo bat ikustarazteko modu praktiko bat, bereziki sare sozialen garaian era honetako materialak oso erraz hedatzen direlako, ikusmira labur batean erakartzen zaituen zerbait bada, Facebook-eta edo Twitterrera azkarrago zabal dezakezu.
Txio, EITB.com-en zuzeneko emanaldietan integratzen den jarraipen tresna
2011/11/29Txio produktua garatu dugu aurten EITBrentzat, Twitter bidezko jarioak EITB.com-eko ikus-entzunezko eskaintza informatiboan txertatzeko modua. Tourrarekin saio bat egin zen uztailean, eta esperientzia hartatik abiatuta, produktua aberastu dugu azaroan martxan jarri den bigarren fase honetarako. Asteazkenez, azaroaren 30an, MinoriTB jardunaldiaren streaming emanaldiarekin batera ikus dezakezu martxan, goiz eta arratsaldez, eta bertan parte hartu ere bai.
Hemengo identitatea mantendu eta munduarekin hitz egin, nola?
2011/11/28'Enpresa, sarea eta hizkuntzak' izenarekin hausnarketa sorta bat hasi dute Emun enpresakoek. Galdera bat planteatu zidaten, eta idatzi dut erantzun moduko bat. Euskal soziolinguistikan giltzarri izan den ideia bat baliatuz, intelektualaren konpromisoetaraino.
Ulma Packaging, nazioarteko garapen eleanitz bat
2011/10/27Oñatin egoitza nagusian duen Ulma talde kooperatiboko enpresetako bat da Ulma Packaging. Gure enpresak egin zion garapenari esker, bederatzi webgune dauzkate orain zazpi hizkuntzatan, eta laster irekiko dira beste hiru webgune (hizkuntza gehigarri batekin). Plone plataformarekin eta plangintza egoki batekin, aurrezpen handiak nazioarteko web hedapenean.