Bloga: Luistxo Fernandez
Niagarank ireki dugu: 40 kanaleko albistegi bat Espainiako merkatutako
2013/01/08Sustatu eta beste bezero batzuentzat garatutako albistegi automatikoen produktua berrindartu dugu, eta 40 aldiz biderkatuta, Espainiako albiste merkatura zuzendutako agregatzaile berria jarri dugu kalean: Niagarank.es
Gure enpresa ere, Euskararen Nazioarteko Egunean
2012/11/28Euskaraz lan egiten duen enpresa da gurea. Ez daukagu (oraingoz) ziurtagiririk baina, esaten badizuet, sinistu mesedez. Non sortu garen eta non egiten dugun lan presente dugu beti. Datorren astelehenean, Euskararen Nazioarteko Egunean (abenduaren 3an), gure apurra ere emango dugu.
Europako Hizkuntzen Eguna dela eta, hitzaldia Iruñean hilaren 28an
2012/09/25Irailak 26 da, izatez, Europako Hizkuntzen Eguna, eta horren harira, aste honetan, hitzaldi ziklo bat antolatu du Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren (NAPI) hizkuntzen sailak. Ziklo horretan hizlari izango naiz ni (Luistxo Fernandez) ostiral goizez
Hedabide digitalen komentario sistemetan badago zer hobetu, irizpideak eta teknika uztartuz
2012/07/11Bai horixe, munduko hedabide digitalen komentario sistemetan badago zer hobetu. Sustatu.com berritzeko prozesuan honi garrantzi berezia eman diogu, eta, ikusiko dugun asmatzen den ala ez, baina saio kontziente bat egin dugu behintzat. Hausnarketan oinarritutako irizpideak eta adibideak batetik (Urola barnealdekoak eta Estatu Batuetakoak, prezisamente!), eta teknologia bestetik, azken alderdi honetan garapen propioak sareko identitate-biltegi nagusiekin lotuz (Twitter eta Facebook).
Twitterren oinarritutako albistegi automatiko berriak garatu ditugu
2012/06/07Umap euskarazko tuiten batzailearen esperientziaren gainean, Twitterreko jarioak analizatzeko produktu baten garapenean jarraitu dugu. Eta gaur, horren emaitza bikoitza erakuts dezakegu (etorriko dira gehiago), bi albistegi tematiko, guztiz automatikoak, bi bezerorentzat eginak: Nestoria News UK, eta Noticias Kisale, bata etxegintzaz ingelesez, beste txirrindularitzaz gaztelaniaz.
ItzuL posta-zerrenda mila harpidedunera iritsi da, Postaria erabiltzen
2012/05/29EIZIE elkarteak kudeatzen duen ItzuL posta-zerrenda 1.000 harpideduneri iritsi zen atzo. 1998tik dago martxan ItzuL, eta 2004tik aurrera, CodeSyntax-ek kudeatzen duen Postaria zerbitzuaren bidez funtzionatzen du. Euskarazko Interneteko baliabide profesional beteranoena, eta praktikoena.
CodeSyntax eta Akting-en esperientzia, EBEuskadin
2012/05/15Joan den larunbatean izan zen EBEuskadi jardunaldia Bilbon, eta han izan ginen, Joxe Aranzabalek moderatuta, ni neu CodeSyntax-en izenean, eta Nagore Guarretxena Akting-ekoa. 21. mende honetan, negozio digitala euskaraz egin daitekeela azaldu genuen biok.
Negozio digitala euskaraz, larunbateko EBEuskadi jardunaldian
2012/05/11EBEuskadi jardunaldia izango da Bilbon bihar larunbatez, goiburu honekin: Web Soziala, produktua ala zerbitzua? Bertan izango naiz eguerdian, CodeSyntax-en izenean, euskaraz egingo den mahainguru batean. Neurekin izango da Akting Ingeniaritzako Nagore Guarretxena, eta moderatzaile izango dugu Joxe Aranzabal HUHEZIko irakaslea. "Negozio digitala euskaraz", hori izango da gure gaia. Doan da jardunaldia eta oraindik bada lekurik, eman izena interesa baduzu.