Bloga: Luistxo Fernandez
Tribual aplikazio/jokoa sustapen ekintzetara egokitu dugu
2015/09/17#Euskaldunízate deritzon kanpaina jarri dute abian irail honetan Donostiako euskaltegiek bertako Donostiako Euskara Zerbitzuarekin batera. Beste ekintza batzuen artean, Tribual jokoaren barruan lehiaketa bat sortu da, 500 euroko saria (matrikula batean) eta opariak banatuko dituena. Gure aplikazioa era honetako beste sustapen batzuk egiteko egokitu dugu, hain zuzen ere. Era berean, Mugikaria aplikazioa ere unean-uneko informazio kanpainetarako prestatu dugu, Zinemaldiari lotutako atal berri batekin.
Euskal Encounterreko Kazetaritza Hackathoian izango gara: animatu eta testeatu garatuko dugun app berria
2015/07/22Ostegun eta ostiralez (uztailak 23-24) Kazetaritzako Hackathoia antolatzen dute Euskal Encounter topaketa informatikoan, Barakaldoko BEC gunean, Euskal Encounterrek berak eta Euskaltel Konekta Fundazioak. CodeSyntax-ek parte hartuko du bertan Mugikariaren bertsio eraldatu eta Beta batekin. Probatzeko aukera izango duzu, irakurri eta jakin nola.
Mugikaria albiste-aplikazio mugikorra, hedabide gisa berpentsatua
2015/06/23Albisteak euskaraz ematen dituen albiste aplikazio bat da Mugikaria, Android eta iOS bertsioetan dago eskuragarri, eta CodeSyntax-ek otsailean jarri zuen martxan. Orain, aldiz, berritu egin da Etzi.pm eta Gananzia agerkarien kolaborazioekin, eta berezko edukiak ere argitaratzen hasi da (orain artekoa albiste selekzio laburtua baitzen). Mugikaria bigarren bertsioa dugu hau beraz, enpresa barruko proiektu-kudeaketan 'Etxepare Edizioa' deitu izan duguna. :)
Twitterrek euskara detektatuko du txioetan, PuntuEUS eta CodeSyntax-ekin lankidetzan
2015/06/19Gaur egun, Twitterrek ez du euskara ezagutzen, interfazea euskaraz izan arren 2012. urtetik. PuntuEUS Fundazioarekin adostuta, hori konpontzeko lanean ari da Twitter, eta, laster, euskaraz idatzitako txioak identifikatuko ditu. Horretarako, CodeSyntax enpresaren laguntza izan dute PuntuEUS Fundazioak eta Twitter-ek.
App.eus jaio da, euskarazko aplikazio mugikorren bilduma egiten duen webgunea
2015/01/17Euskarazko aplikazioen bilduma izango da webgune berri hau, App.eus. Dozenaka aplikazio aurkitu ahal izango dituzu bertan: gehienak Android sistemakoak, horixe baita zabalduena dagoena merkatuan.
Hedabide-lagunak: komunitatearekin bat egiteko ahalegin editorial/teknikoa falta da beharbada
2014/12/09Duela aste pare bat mahainguru batean izan nintzen Azpeitian, Uztarria aldizkariaren 15. urteurrena dela eta. Hedabide euskaldunek beraien komunitatearekin bat egiteko planteatu dituzten estrategiez jardun nuen bertan (besteak beste), eta puntu horretaz zertxobait luzatu nahi nuke jarduna, aprobetxatuz gainean dugula beste jardunaldi interesgarri bat: Gertuko komunikabideen 2. jardunaldia; bihar asteazkena, hilak 10, Aretxabaletan.
Euskararen Egunean hainbat bezeroren PuntuEus domeinuak martxan
2014/12/03Gaur abenduak 3, aktibatzen dira PuntuEus domeinuaren abiaratze faseko domeinuak, lehentasun jakin batzuen bidez adjudikatu direnak. Hainbat bezerok domeinu erosketa eta kudeaketa gure enpresaren bidez egitea erabaki zuten, eta haien domeinuak prest daudelako gaur pozik gaude. Eskerrik asko CodeSyntax-engan konfiantza edukitzeagatik.
PuntuEus, albiste bikaina, eta domeinu-trantsizioekin lan egiteko unea
2014/09/17Interneteko zerbitzuak eskaintzen ditugun enpresentzat erronka bat da PuntuEus domeinuena, eta lana egitea tokatzen zaigu. Era berean, euskal webgune askoren jabe eta arduradunek zirrara sentitzearekin batera, zalantzatan ere badabiltza, zer nola egin behar den. Lasai, lagunok, PuntuEus Fundazioak lantalde profesionala dauka (Iratxe Esnaolak eta patronatuak egin duten urteetako lanaren ondoren); eta gu, hornitzaile gisa, prest gaude halaber gauzak errazteko.